Manuel Elkin Patarroyo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Manuel Elkin Patarroyo
Remove ads

Manuel Elkin Patarroyo Murillo (Ataco, Tolima, Kolonbia, 1946ko azaroaren 3a - Bogota, 2025eko urtarrilaren 9a) kolonbiar sendagilea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

Malariaren aurkako txertoaren aurkitzailea izan zen.

Remove ads

Biografia

Medikuntza- eta kirurgia-ikasketak egin zituen Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean. Ikasle-garaitik, immunologia- eta birologia-alorretan aritu zen, batez ere. 1967tik 1980ra, Yale Unibertsitatean, Stockholmeko Karolinska Institutuan eta Rockefeller Unibertsitatean aritu zen ikasketak sakontzen.

Bogotan, laborategi txiki bat zabaldu zuen, eta laborategi hura Kolonbiako Immunologia Institutu bihurtu zen aurrerago. 1978an, txertoei buruzko lanak egiten hasi zen, eta malariaren aurkako txertoa aurkitu eta arrakastaz frogatu zuen 1986-1988an. Hasieratik bukaeraraino laborategian sortutako lehen txertoa da malariaren kontrakoa. Latinoamerikan 30.000 pertsona txertatu ziren txertoaren eraginkortasuna frogatzeko: erien % 50 sendatu zen, baina bost urtez beherako haurren % 77.

Ikertzaile gisa egin duen lan handia dela eta, sari ugari jaso zuen, Zientzia eta Teknika Ikerkuntzako 1994ko Asturiasko Printzea saria, besteak beste. Tuberkulosiaren eta HIESaren aurkako txertoak lortzeko lanean ere aritu zen. Kolonbiako Immunologia Institutuko zuzendaria izan zen.

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads