Manxera

From Wikipedia, the free encyclopedia

Manxera
Remove ads

Manxera[2] (manxeraz, Gaelg edo Gailck[3]; ingelesez, Manx) —Manxeko gaelera izenaz ere ezaguna— Man uhartean (Erresuma Batua) hitz egiten den zelta hizkuntza da. Gaelera hizkuntzen azpitaldean sailkatzen da.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...

1974an hil zen Ned Maddrell, manxeraren usadiozko azken hiztuna. 1980ko hamarkadan, helduaroan manxera ikasia zuten hainbat ekintzailek beren seme-alabak elebidun hezteari ekin zioten, manxera eta ingelesa irakatsita.[4] Egun, hizkuntza biziberritzeko ahalegin horien ondorioz, berriz ere badira manxera lehen hizkuntzatzat duten hiztunak, horietako asko haurrak.[1] Izan ere, eskolak emateko hizkuntzatzat manxera darabilte Bunscoill Ghaelgagh (ahoskera: [bʊn-skolʲ ɣɪlgax]) ikastetxean. Man uharteko Balley Keeill Eoin herriko (ingelesez, Saint John's) Lehen Hezkuntzako eskola horretan, lau urtetik hamaikara bitarteko haurrak hezten dituzte.[5]

Remove ads

Hiztegia

Jarraian, manxerazko hitz batzuk inguruko hizkuntzetakoekin (ingelesa, Eskoziako gaelera eta irlandera) alderatzen dira. Irlanderazko edo Eskoziako gaelerazko baliokidea aukeratzean, kasu bakoitzean bietatik gertukoena hartu da.

Argipena: gd = Eskoziako gaelera, ga = Irlandako gaelera

Manxera Euskara Irlanderazko nahiz Eskoziako gaelerazko baliokidea
Moghrey mie Egun on Maidin mhaith (ga), Madainn mhath (gd)
Fastyr mie Arratsalde on / Arrasti on Feasgar math (gd)
Slane lhiat Agur Slán leat (ga), Slàn leat (gd)
Gura mie ayd Eskerrik asko Go raibh maith agat (ga)
baatey txalupa bàta (gd), bád (ga)
barroose autobus bus (ga eta gd)
blaa lore bláth (ga)
booa behi (ga eta gd )
cabbyl zaldi capall (ga)
cashtal gaztelu caisleán (ga), caisteal (gd)
creg harri / arroka carraig (ga), creag (gd)
eeast arrain iasc (ga), iasg (gd)
ellan uharte eilean (gd), oileán (ga)
gleashtan auto / ibilgailu gluaisteán (ga)
kayt katu cat (ga eta gd)
moddey txakur madadh (ga eta gd), madra (ga))
shap denda siopa (ga)
thie etxe taigh (gd), teach (ga))
eean txori éan (ga), eun (gd)
jees pare / bikote dís (ga), dithis (gd)
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads