María Dolores de Cospedal

politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

María Dolores de Cospedal
Remove ads

María Dolores de Cospedal García (Madril1965eko abenduaren 13a) espainiar jurista (Estatuko abokatua da ogibidez) eta politikoa da. 2016tik Defentsako ministroa da. Alderdi Popularreko Idazkari Orokorra da, alderdiko XVI. Kongresu Nazionalak bera aukeratu baitzuen. 2011 eta 2015 bitarte, Gaztela-Mantxako Juntako lehendakari izan zen. 

Datu azkarrak 13. Espainiako Defentsa Ministroa, Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua ...
Remove ads

Uxue Barkosi egindako irainen agerraldia

2017ko martxoan, Espainiako parlamentuko agerraldian, Zaragozako militar batzuek Iruñean Nafarroako presidenteari oihukatutako irainak ("puta") zirela eta, irainak gaitzetsi zituen, baina aldi berean eta militar horien 'adierazpen askatasuna' defendatu zuen. Erantzun berean, gogor kritikatu zuen Euskalduna naiz, eta zu? ETBko telebista saioan espainiar izateari buruz azaldutako umorezko iritzi batzuk.[1]

Remove ads

Villarejoren elkarrizketen kasua

2022ko abuztuan, Cospedalek Villarejo poliziaburu ohiarekin izandako elkarrizketa batzuk azalera atera ziren. Bertan, agertzen zen presioa egiten ziotela poliziari, betiere legez kanpoko metodoak erabiliz, bere informazioak manipula zitzan PPri kalte ez egiteko eta alderdi horretako buruzagiek egin omen zituzten delituak ezkutatzeko, eta legezko prozedura judiziala hausten zutela. Gainera, Espainiako Presidenteari buruz hitz egiten zuten audioetan.[2] Espainiako auziak zer egin itxoiten daude gaur egun.[erreferentzia behar]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads