Mario Merz

From Wikipedia, the free encyclopedia

Mario Merz
Remove ads

Mario Merz (Milan, 1925eko urtarrilaren 1a - Turin, 2003ko azaroaren 9a) italiar margolari eta eskultorea izan zen. Art povera mugimenduaren pintore aipagarrienetako bat. Hasieran, espresionismoa landu zuen gehienbat, kolore bizien bidez. Handik gutxira, baina, zabor artean jasotako gauzak osatzen hasi zen: botilak, edalontziak, euritakoak edo telebistak, materiaren koloreak eraldatzen zituen argi fluoreszentez argituak: Nella strada (1967). 1968an, povera mugimenduko kide egin zen eta bere lehen iglua aurkeztu zuen. Gero, Fibonacciren segidaren arabera zenbatutako obra batzuk aurkeztu zituen. Matematika-segida horretan, zenbaki bakoitza aurreko bi zenbakien batura da. Adibide gisa, eskailera batean jarritako zenbakiak, neoizkoak (1971, Scala): 1, 2, 3, 5, 8, 13 eta 21. 1979tik aurrera, pintura hartu zuen ostera arte-adierazpide nagusi gisa.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Thumb
Mario Merz, harrizko iglu baten eskultura (Herbehereak)
Remove ads

Erreferentziak

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads