Marta Aledo
madrildar aktorea, gidoilaria eta film-zuzendaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Marta González de Aledo, ezaguna Marta Aledo izenez (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1978ko maiatzaren 2a) madrildar aktorea, gidoilaria eta film-zuzendaria da, batez ere Antena 3 eta FOX Españaren Vis a vis seriean parte hartzean egin zen ezaguna, non Teresa "Tere" interpretatu zuen, 6 urteko kartzela-zigorra zuen presoa.[1][2][3]
Remove ads
Biografia
Marta Aledo Irudi eta soinua lizentziatura egin zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta hainbat dantza- eta interpretazio-ikastarorekin osatu zuen bere prestakuntza akademikoa.[4]
Lan ibilbidea
1997an Al salir de clase seriean egin zuen bere telebista aktore debuta. Ondoren, Espainiako telebistan ikusle askoko telesailetan ere jardun zuen: Médico de familia, 7 vidas, Hospital Central edo Águila Roja serietan bigarren mailako paperetan.[5]
Bestalde, 1997an Juanma Bajo Ulloa zuzendariaren Airbag filmarekin iritsi zen zinemara. Jauzi handia egin zuen 2015. urtean, «Tere» pertsonaia interpretatzen hasi zenean, Vis a vis telebista-serie espainiarrean. Gainera, Seattle film laburrean zuzendari gisa egindako lanak hainbat sari lortu zituen 2018an; besteak beste, Espainiako film laburraren Fugaz Sarietan Gidoi Onenaren Saria (hiru izendapen jaso zituen).[6][7]
Remove ads
Filmografia
Telebista
Podcast-a
- 2020 - Vis a vis, La cara B . Teresa "Tere" González Largo pertsonaia.
Zinema
Filmak
- 1997. Airbag.
- 2000. Talk show.
- 2000. Besos para todos.
- 2000. El gran marciano.
- 2004. Oculto.
- 2004. Para que no me olvides.
- 2004. Princesas.
- 2004. Reinas.
- 2005. AzulOscuroCasiNegro.
- 2006. Mujeres en el parque.
- 2006. Las 13 rosas.
- 2007. Tocar el cielo.
- 2009. La vergüenza.
- 2009. Los abrazos rotos.
- 2012. Los amantes pasajeros.
Film laburrak
- 2003. Carisma.
- 2004. La luz de la primera estrella.
- 2005 - 2006. Marta contra Marta.
- 2005. Ponys.
- 2006. Reparación.
- 2006. Ludoterapia.
- 2008. Machu Picchu.
- 2008. Un día cualquiera.
- 2009. La concejala antropófaga.
- 2010. Skye.
- 2010. No te miento si adivinas lo que pienso.
- 2013. Das kind.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads