Martin Bucer
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Martin Bucer (Sélestat, Alsazia, 1491ko azaroaren 11 – Cambridge, Ingalaterra, 1551ko otsailaren 28a) Erreforma-garaiko erlijio-berritzaile alemana izan zen. Kuhhorn zuen benetako izena.
Remove ads
Biografia
Fraile dominikarra zenean Martin Lutherren jarraitzaile egin zen. Estrasburgon, Ulmen eta Kolonian zabaldu zituen Lutherren ideiak. Bitartekari izan zen Lutherren eta Zwingliren artean. Protestanteen eta katolikoen arteko batasunaren alde agertu zen Ratisbonako Dietan (1541). Teologia-irakasle izan zen Cambridgen, eta bertan hil zen. Ingalaterrako Maria erreginak bere gorpua lurpetik ateratzeko eta erretzeko agindua eman zuen. De regno Christi idatzi zuen, beste lan batzuen artean.
Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
