Matilde Urrutia

abeslari txiletarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Matilde Urrutia
Remove ads

Matilde Urrutia Cerda (Chillán, Txile, 1912ko maiatzaren 5a - Santiago, 1985eko urtarrilaren 5a) txiletar abeslaria eta idazlea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Chillanen jaio zen, Jose Angel Urrutia eta Maria del Tránsito Cerdaren alaba. 1924an, Santiagora iritsi zen, eta bertan lan egin eta ikasi zuen aldi berean. Kantu eta gitarrazalea, Musika Kontserbatorio Nazionalean ikasi zuen.

Thumb
La Chascona» etxea, Santiago.

Santiagoko Baso Parkean ezagutu zuen Pablo Neruda, 1946an. Mexikon aurkitu ziren berriz 1949an, Neruda Txileko Alderdi Komunistako militantea izateagatik erbesteratuta zegoen bitartean.[1]Urrutia izan zen inspirazio iturri Cien sonetos de amor lana burutzeko, eta Matilderi buruzko eskaintza bat ere badu.[2]

Nerudak etxe bat eraiki zuen Santiagon, «La Chascona» izenekoa (Txileko argotean 'ilenahasia' esan nahi du), Urrutiaren omenez, biontzat amodiozko babesleku gisa balio izan zuena —Nerudak maitasun bat zuela zioen berria ez baitzuten ongi hartuko txiletarrek —. Etxe honetan bazegoen margolan bat, Diego Rivera artista mexikarrak egina, Matilde bi aurpegirekin eta bere ile gorri famatu eta luzearekin agertzen zena. Esan ohi da pinturan aurpegietako batek denek ezagutzen zuten Urrutia abeslaria irudikatzen zuela, eta besteak, Nerudaren maitalea. Bere ilean Nerudaren silueta ezkutatzen zen, haien harreman sekretua irudikatuz.

Neruda hil ostean, Urrutiak Pabloren memoriak argitaratu zituen, Confieso que he vivido. Horrek eta beste jarduera batzuek Augusto Pinocheten diktadurarekin gatazkan sartzera eraman zuen, Neruda militante komunista, inkontziente kolektiboaren memoria ezabatzen saiatu zelakoan Matilde.[3]

Remove ads

Heriotza

Minbiziak jota hil zen Txileko Santiagon, 1985eko urtarrilaren 5ean. Bere memoriak, Mi vida junto a Pablo Neruda, 1986an argitaratu ziren hil ostean.[4]

Filmografia

  • La lunareja (Bernardo Roca Rey, 1946)[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads