Matilde enperatriza

From Wikipedia, the free encyclopedia

Matilde enperatriza
Remove ads

Matilda enperatriza[1] (1102ko otsailaren 7aRouen, 1167ko irailaren 10a) 1114-1125 bitartean Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea eta 1141eko apiriletik azarora Ingelesen andrea izan zen.

Datu azkarrak monarka, Erregina ezkontidea ...
Remove ads

Bizitza

Ingalaterrako Henrike I.aren alaba zen. 1114ean Henrike V.arekin ezkondu zen, eta bederatzi urtez Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea izan zen. 1125ean alargundu eta gero, 1128an Godofredo Plantagenet Anjouko kondearekin ezkondu zen.

1120an gertatutako Itsasontzi zuriaren hondamendian Gilen anaia hil ostean, Henrike I.aren ondorengo bakar bilakatu zen, baina hura 1135ean hil zenean Eztebe Bloiskoa jabetu zen erregetzaz. Horrek gerra zibila ekarri zuen. 1141ean Eztebe preso hartu zuten, eta Matilde erregina izendatu zuten. Hala ere, Matildek ezin izan zion aginpideari eutsi; Winchester-eko setioan galtzaile atera eta Normandiara joan zen. Eztebe hil ondoan, Matilde eta Godofredoren seme Henrikek koroa lortu zuenean, erregearen eta haren etsaien arteko bitartekaria izan zen.

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads