Matronae

From Wikipedia, the free encyclopedia

Matronae
Remove ads

Matronae edo Matres izen latinoak antzinako erromatar inperioko Europako hainbat probintziatan gurtzen zen jainkosa hirukote bat da. Latinez, Matres (ama[1]) da eta Matrones (emaginak[1]). Gurtza horren aztarnak K.a. I. mendetik V. mendera bitartekoak dira, hau da, jainko-jainkosen idazkunak eta eskulturak egiteko erromatar ohitura lehenago izan ez zuten beste herrien artean zabaldu zenean.

Thumb
Matres, Borgoinako Ventaulten aurkitutako terrakota-erliebea, Bibracteko Musée de la civilisation celtique museoan dago ikusgai. .

Jainkosen irudiak zituzten botozko objektu eta aldaretan irudikatzen ziren. Irudi horiek, normalean, gorputz osokoak ziren hiruko taldeetan, eta inskripzioak eransten zituzten (gutxi gorabehera, kontserbatutakoen erdiek izen zeltak dituzte, eta beste erdiek, germaniar izenak); Germaniako eskualdeetan gurtu zituzten, Ekialdeko Galian eta Italiako eta Hispania iparraldean[2]. Arabako Errioxako Guardian ere aurkitu dute bat, bertako urmael erraldoitik gertu[3].

Matresekin zerikusia duten praktika erlijiosoei buruzko informazioa haien irudikapenak eta inskripzioak dauden harrietan agertu diren aztarnetara mugatuta dago, ez baitira testu klasikoetan aipatzen; horietatik 1.100 ale inguru aurkitu dira[2]. Matres germanikoak Dísir direlakoen, Walkiriekin eta Nornekin (horiek ere germaniarrak ziren) lotuta zeuden[1]. Batzuetan, Merkurio zeltarekin batera irudikatzen ziren[4].

Thumb
Eskoziako Cramonden hirian aurkitutako aldare baten marrazkia. Idazkunaren kodea: AE 1977 496 = RIB 2135. Testua latinez: Matrib(us) Ala/tervis et/ matrib(us) Cam/pestrib(us) coh(ortis) I[I]/ Tungr(orum) ins(tante)/ VERSCARM/ ) (centurione)] leg(ionis) XX V(aleriae) v(ictricis). K.o. 43-410 urte artekoa. Tungroen kohorte auxiliar batek jarri zuen aldarea; tungroak germaniarrak ziren.

Armada erromatarrak okupatutako beste eremu batzuetako botozko erliebetan eta inskripziotan ere agertzen dira. Matreak, besteak beste, Galiako hego-ekialdean usu agertzen dira, hala nola Bibracten eta Panoniako kultura erromano-zeltan. Nutrices Augustae-ri eskainitako antzeko erliebetan eta idazkunetan agertzen dira erromatar inperioaren aztarnak dituzten hainbat lekutan, hala nola Estiria Behereko Ptujen[5].

Remove ads

Arrazoiak

Matronae-ak amatasunaren irudikapenak ziren, askotan emankortasunaren sinboloen ondoan jarriak, hala nola fruitu eta ogi oparotasunaren saski edo adarrak, edo haurtxoak. Normalean, soineko luzeak eta bularra agerian zutela irudikatzen ziren. Tokian tokiko herrietan, emankortasuna eta amatasunaz kanpo, beste eremu batzuekin ere lotuta egon bide ziren, adibidez, iturburuetan eta iturri-hidrotermaletan[6]. Ama-jainkosa orokor baten eta tokiko jainkosa baten arteko lerroa oso lausoa da, eta antzinako zeltek joera zuten izaki jainkotasun baten izaera edo esfera tokiko tradizioetara egokitzeko.

Remove ads

Kultua

Matresen gurtza bereziki hedatuta zegoen eskualde zeltikoetan, eta Britainia probintzian hainbat eskultura eta horiekin lotutako inskripzioak aurkitu dira: Galia, Germania, Italia iparraldea eta zeltiberoaren lurraldeetan[7]. Kultuak praktikante-eremu zabala izan zuen heinean, Matronae-en identitateak dibertsifikatu egin ziren. Leku batetik bestera alde handia egin zuten, izen edo izenorde askorekin, eta batzuek herri bateko "patroitzat" hartu zituzten: Deae Matres (edo Matrones), Suleviae[oh 1], Alaferhuiae, Matronae Aufaniae, Cartovallensiae, Rumaneheihae, Domesticae, Comedovae, Vatviae eta beste asko. Sain Remy de Provencetik hegoaldera egon zen Glanum hirian, Glanicae deitu zituzten. Hirukotearen tradizio zeltikoaren eragina kontuan izanda, seguruenik hiru izan ziren.

Era berean, banakako jainkosa matronalak daude Europako iparraldean, eta oso zaila da jainkosa hirukoitzetatik bereiztea (maiz, banakakotik hirukotera alda zitekeen edo alderantziz), nahiz eta bertsio hirukoitza lotuta dagoen mitologia grekoaren moirekin, mitologia erromatarraren Furiekin, eta Iparraldeko mitologiako nornekin. Garai modernoetan, hirukotearen irudiak bere horretan dirau, eta horrela irudikatu zituen Shakespearek bere Macbetheko hiru sorginen bidez.

Remove ads

Oharrak

  1. Ikerlari batzuek ez dituzte Matres Sulaviae-ak Matres orokorren multzoan sartzen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads