Mayalen Noriega

igerilaria, txirrindularia, triatleta eta kirol egokituan atleten gidaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Mayalen Noriega (Mexiko Hiria, Mexiko, 1982ko otsailaren 19a) Mexikon jaiotako igerilaria, txirrindulari eta triatleta profesionala da. Gaztaroan Mexikon igerian nabarmendu zen, 22 urte bete arte. Ezaguna da, kirol egokituan atleten gidari lanetan aritzeagatik.[1][2]

 

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Kirol ibilbidea

Igeriketatik txirrindularitzara

Mayalenek, Espainian, Centre Natació Mataró delakoan, oineko bi behatz hautsi zituen 2010ean. Ezbehar horrek igeri egitea eragotzi zion. Izan ere, 2000ko Sidneyko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartzeko zorian egon zen, Mexiko ordezkatuz. Hainbat naziotan bizi ondoren, Espainian berriro ekin zion kirol-jarduerari.[3] Bere entrenatzaileak Josefa Sánchezen gidari izateko aukera proposatu zion, ikusmena zuen kirolari bat bilatzen baitzuen. Ordutik, txirrindularitzan aritu zen, eta ikusmen-urritasuna duten zenbait kirolariren gidaritza lanetan aritu da.[4][5]

Ikusmen urritasuna duten kirolarien gidari

Ezaguna da ikusmen-urritasuna duten atleten «gidaria» delako, bai txirrindularitzakoa - Josefa Benítez Guzmánekin zilarrezko domina lortu zuen 2012ko Londresko Udako Parlinpiar Jokoetan, B motako errepideko txirrindularitzan -, bai triatloikoa Susana Rodríguez Gaciorekin 2012ko Triatloiko Munduko txapelduna izan zen, eta 2016ko Rio de Janeiroko Udako Paralinpiar Jokoetarako sailkapena lortu zuen.[6][7][8][9]

Txirrindulari

Bestalde, 2012tik hainbat domina lortu ditu pistako txirrindularitzan[10] eta errepideko txirrindularitzan.[11]

Lorpen horien ondorioz 2013an Espainiako kirol-merezimenduaren zilarrezko domina jaso zuen.[12][13]

2013tik 2015eko abuztura, Bizkaia-Durango txirrindulari-taldeko txirrindulari-profesionala izan zen. Bi Italiako Giro amaitu zituen elkarren segidan, eta 2. postua lortu zuen Espainiako Errepideko 2013ko Txapelketan.[14][11][15]

Halaber, ziklo-krosa egiten du, maila nazionalean emaitza onak lortuz eta mendiko txirrindularitzan, besteak beste, Titan Deserteko parte-hartzailea izan da.[2][16][17][18][19][13]

Remove ads

Palmaresa txirrindularitzan

2012 (amateur gisa)

  • 2. postua Espainiako Erlojupeko Txapelketan
  • 3. postua Espainiako Taldekako Jarraipen Txapelketan (Elisabet Bru eta Alba Diezekin batera)
  • 2. postua Espainiako Scratch Txapelketan

2013

Bestelakoak

21 urterekin, 2003an, Australian bizi zela, Fear Factor México lehiaketa irabazi zuen. 22 urterekin Espainian bizitzen hasi zen.[4][3][2]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2013an Espainiako kirol-merezimenduaren zilarrezko domina jaso zuen.[12][13]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads