Meñaka
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Meñaka Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, barrualdekoa, Mungialdekoa, Uribe eskualdekoa.
Herri bizkaitar benetakoa da, mendikoa eta baserrikoa, auzo sakabanatu eta autonomoak dituena, lur aberats eta emankorduna. Jendea aspaldiko garaietatik bizi da bertan, inguruan aurkitu diren aztarna arkeologiko ugariek erakusten duten bezala.
745 biztanle zituen 2023-ko Urtarrilean.[5]
Remove ads
Geografia
Inguru naturala eta kokapena

Meñaka Sollube mendiaren (686 m) magalean hedatzen diren lau auzoz osatuta dago; nahiz eta gainazal lauak ere baditu, eta horrek nekazaritza garapena bultzatu du.
Herrira heltzeko Mungiako Larrauri auzoan (BI-631 errepidea) hasten den BI-4105 errepidea hartu behar da.
Auzoak
Udalerri mugakideak
Remove ads
Demografia
Meñakako biztanleria |
---|
![]() |
Politika
2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bilduko Aitor Ugarte hautatu zuten alkate. Ugartek Bilduren sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boza gehien izan zituen hautagaitza. Euzko Alderdi Jeltzaleak 2 zinegotzi lortu zituen eta Alderdi Popularrak batere ez.
Meñakako udalbatza | |||||
Alderdia |
2019ko maiatzaren 26 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Bildu | 5 / 7 |
340 (% 67,06) | |||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 2 / 7 |
159 (% 31,36) | |||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
2 (% 1,58) |
Kultura
Euskara
Meñakan[8] Mungialdeko euskara[9] hitz egiten da, mendebaldeko euskalkiaren aldaera bat. Meñakaren azentu-sistema Bizkaiko iparraldeko azentu-barietateen eremuan kokatzen da.
Iñaki Gamindek artikulu[10] bat idatzi du honi buruz Fontes linguae vasconum-en aldizkarian. Meñakako euskararen azentual sistemaren ezaugarri nagusiak aztertzen ditue hitz elkartuei dagokienez. Lan honetan morfema azentudunen eta azentugabeen arteko desberdintasun nagusiak aurkezten dira. Bi irizpide horiei jarraiki, eratorpenaren atzizkiak banatu dira, erroaren azentua aldatzen ez dutenak, azentua izan ala ez, eta azentua ezeztatzen dutenak. Ataletako batean konposatuen azentuazioa aztertzen da. Konposatu hauek beti azentuatuak izaten dira eta kasu gehienetan azentua arau finko baten bidez esleitzen da.
Jaiak
- Aste Santutik 9. igandea: Trinidade jaiak (Meñakabarrena auzoan)
- Abuztuaren 10a: San Lorenzo
- Abuztuaren 16a: San Roque
Liburua
Nire umetako Meñaka, Luis Baraiazarrak idatzia.
Liburuaren oinarria Meñaka da, 1940tik 1951ra bitartean. Bertako bizimoduaren testigantza gogora ekarri nahi izan du Baraiazarrak. Horretarako, 36ko gerrearen ostean baserri giroko herritxuan izandako pasarteak kontatzen ditu. Etxeko giroa, baserriko zereginak, ofizioak, eskolako kontuak, umeen jokoak, jaiak... Horreek eta beste gai asko jorratzen ditu.
Liburu honek Urrezko Luma irabazi zuen Bilboko XXXVI Liburu Azokan.[11]
Remove ads
Ondasun nabarmenak
Eusko Jaurlaritzaren izendapena dutenak
- Ametzagaerrota
- Arriaga baserria
- Infernuerrekako asentamendua
- Mesterikako San Lorenzo ( San Lontzo edo Santilland) nekropolia.
- Meñakabarrena burdinola.
- Meñakabarrenako Andra Maria baseliza.
- Meñakako Andra Maria eliza
Beste batzuk
- Mesterikako burua edo dama
- Mesterikako San Lorenzo - San Lontzo edo Santillandi[12].
- XVI. eta XIX. mendeen artean estilo ezberdinetan eraikitako baserri multzoa.
- Goikoabadena eta Bekoabadena apaizetxeak.
- Emeraldoko Santa Helena – Santela.
- Otuna jauregia.
Remove ads
Meñakar ospetsuak
- Pilare Baraiazarra (1938-), euskara-irakaslea, ertainetako irakasle eta euskaltzalea.
- Luis Baraiazarra (1940-2024), karmeldarra, idazlea eta euskaltzain urgazlea.
- Miguel Anjel Lotina (1957-), futbol entrenatzailea.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads