Arrieta (Bizkaia)
Bizkaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Arrieta Bizkaiko iparraldean dagoen udalerri txiki eta euskaraduna da, Mungialdea-Busturialdean kokatutakoa. Sollube mendiaren magalean dugu, udalerriaren %10 Urdaibaiko lurraldean dago.
- Artikulu hau Busturialdeko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».
556 biztanle zituen 2016. urtean.
Remove ads
Geografia
Herri mugakideak
Iparraldean Busturia eta Meñaka, hegoaldean Morga, ekialdean Errigoiti eta mendebaldean Fruiz mugakide ditu. Inguruko herriak baino altuago dago Arrieta, pasabidea da Mungialdeko bailara eta Urdaibaiko bailararen artean.
Auzoak
Arrietako auzoak lau "entitate"tan banatzen dira:
- Libao erdialdean
- Agirre iparraldean.
- Olatxua-Olabarri hegoaldean.
- Jainko-Oleaga ekialdean.
Ibai arroak
Arrietako urak, alde batetik Butroe ibaiko Mungialdeko bailarara joaten dira, eta bestetik, Oka ibaiko Urdaibai bailarara.
Mendiak
Sollube mendiaren magalean dago herria. Bizkaian dauden bost deiadar mendietako bat da. eta 686 metroko altuera du.
Remove ads
Kortabasoak

Sollube inguruan aspaldiko 28 kortabaso identifikatu dira. Horietako zazpi Arrietan daude: Makoleta-Arroleta, Orbeguren (edo Orbegozo), Otsagarai (edo Ochagaray, Osagarasaga, edo Echegoyaga), Ikasta (edo Ycasta), Altzeta (edo Alzeta), eta Azkonarzuloeta (edo Azconarraziloeta). Guztien erradioa 245-250 metroko da, eta altura 330-413 metrokoa.[5]
Gaur egunean nahiko ikusezin badira ere, kortabasoak Euskal Herrian eta Kantauriko kostaldean paisaiaren osagai funtsezkoak izan dira.
Forma zirkularreko zelaiak edo bazka lekuak ziren. Udan korta garaienetara igotzen ziren artaldeak. Neguan, berriz, korta babestuen eta handienetara joaten ziren. Lurraldea antolatzeko sistema zaharrenetakoa izan zen. Jatorriz, saroiak auzotar guztienak ziren, baina denbora aurrera joan ahala, norbanakoen jabetza bilakatu ziren. Zerutik ikusita oraindik-orain posible da saroiak ikustea: zirkuluak dira. Erdian mugarri batek beste lau puntu kardinaletan markatzen zuten saroiaren mugak. Denborarekin, askotan, saroietan baserriak sortu ziren.[6][7]
Kortabasoak identifikatzeko 20 bat mugarri geratzen dira Bizkaian. Arrietakoak bereziki ondo irauten dute Makoleta, Orbeguren, Otsagarai, Ikasta, Altzeta y Azkonarzuloeta. Oinarri errektangularra duten prisma itxurako harriak dira, 113 cm. eta 162 cm artekoak. Inskripzioetan kortaren izena eta mugarria jarri zen urtea irakur daiteke erdaraz, esaterako: " Cel de Askonarsuloeta de Mº año de 1838". Busturia eta Arrieta herriek jarri zituzten XIX. mendean mendi komunala saldu baino lehenago, arlo horiek pribatuak zirela markatzeko.[5]
Saroiek izen desberdinak dituzte lurraldez lurralde:[8] Saroi esaten zaie Gipuzkoan eta Nafarroan, Korta edo kortabaso Bizkaian eta Araban, Ola Zuberoan eta Seles izena ere erabiltzen da.
Remove ads
Demografia
Politika
2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Angel Maria Acillona Martínez (EAJ) da Arrietako alkatea, Edurne Torrealdairen (EAJ) ondotik. Acillonak alkatetza lortu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.
Arrietako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 4 / 7 |
203 (% 59,18) |
4 / 7 |
175 (% 53,35) | |
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)* | 3 / 7 |
140 (% 40,82) |
3 / 7 |
148 (% 45,12) | |
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Remove ads
Euskara

Arrietako euskara mendebaldeko bizkaieraren parte da, sartaldeko hizkeran kokatzen da, zehazki Mungialdeko euskaran.[19][20] Herri mugakide den Fruizko euskara berdintsua denez, Jon Andoni Uriarte hizkuntzalariak Fruizko euskararen gainean deskribatu zuena, berdintsu esan daiteke Arrietako euskararen gainean ere. Alde fonetiko, fonologiko morfologiko eta sintaktikoetatik egin zuen azterketa, Alfontso Irigoienen zuzendaritzapean.[21]
Herritar gehienak euskaldunak izanda Arrieta euskarak Bizkaian duen arnasgune nabarmenetako bat da. Ez da kidea baina Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea izateko baldintzak betetzen ditu Arrietak. Euskal hiztunen portzentajea % 70etik gora duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. 2010eko datuen arabera Fruizen euskaldunak % 78,07 dira, eta euskararen erabilera % 52,9 da.
Arrieta Ahotsak.eus atarian
Badira Ahotsak.eus atarian Arrietako hizkeraz jasotzen dituzten zenbait elkarrizketa.[22] Horien artean daude Felipe Andikoetxea (1925), Luis Altonaga (1925) eta Rosa Orberenak (1928).
Remove ads
Arrietatar ospetsuak
- José Ramón Goienetxe Bilbao (1940) txirrindularia. 1964 Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta Olsa (1965), Fagor (1967) eta Karpy (1968) taldeetan aritu zen.
- Santiago Arriaga Arrien (1903 - 1936), apaiz hirukoiztarra.
- Biktoriano Gondra Muruaga (1910-1974), apaiz pasiotarra, "Aita Patxi" izenez ezaguna, Benedikto XVI.ak beneragarri izendatua.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads