Mentol

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

Mentol
Remove ads

Mentola konposatu organikoa da, C10H20O formula duena, alkoholen familiakoa eta monoterpenoideen klasekoa. Modu naturalean aurkitzen da mendaren familiako hainbat landareren olioetan, hala nola basamendan eta mendafinean[1]. Argizariaren testura duen substantzia kristalinoa da, zuria edo gardena; solidoa da giro-tenperaturan, eta tenperatura horren gainetik partzialki urtzen da[2][3].

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...

Naturan dagoen mentol-forma nagusia (−)-mentola da, eta (1R,2S,5R) konfigurazioa esleitzen zaio.

Pertsona askorentzat, mentolak freskotasun sentsazioa sortzen du arnastu, irentsi edo azalaren gainean ezartzen denean. Menda landareak mendeetan zehar erabili izan dira mina arintzeko eta elikagaietan belar aromatiko gisa[4]. Mentolak ezaugarri anestesiko lokalak eta narritaduraren aurkakoak ditu, eta eztarriko narritadura txikiak arintzeko asko erabiltzen da. Mentolak, era berean, κ-opioideen agonista ahul gisa jokatzen du[5].

Remove ads

Ekoizpena eta sintesia

Mentol naturala pipermint-olioa izoztuz erdiesten da. Agertzen diren mentolezko kristalak iragaziz separatzen dira.

Mentola sintitzatzeko Ryōji Noyori-k eta bere taldeak garatutako sintesi asimetrikoa usatzen da. Mirzenoa erabiltzen da lehengai gisa, beheko eskeman ikus daitekeen legez.

Thumb

Erabilera

Mentola aromatizatzaile gisa erabiltzen da hortzetako pastetan, farmazia-produktuetan[6], aerosol aire-gozagarrietan, kosmetikoetan, likoreetan, gozogintzan eta lurrinetan. Beste erabilera batzuk ere baditu industrian osagarri gisa: pintura eta laketan, itsasgarrietan, garbiketa-produktuetan, desinfektatzaileak, disolbatzaileetan eta animaliak zaintzeko produktuetan, besteak beste[3].

Isomeroak

Thumb
Mentolaren isomeroak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads