Miguel Indurain Sari Nagusia
txirrindularitza lasterketa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Miguel Indurain Sari Nagusia Lizarra Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketa da, urtero apirilaren hasieran Lizarraren inguruan jokatzen dena. Euskal Herriko Itzulia baino egun batzuk lehenago jokatzen ohi da.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Remove ads
Lasterketa
Proba honen lehendabiziko aroa, 1951tik 1966ra luzatu zen, Euskal-Nafar mendiko txapelketa izenpean. Hala ere, 1958ko eta 1960ko ekitaldiak Espainiako errepideko mendiko txapelketa izan ziren.
Bigarren aroa, 1967tik aurrera doa, eta hainbat izen izan du. 1999tik aurrera gaur egungo izena dauka, Miguel Indurainen omenez. 1984an eta 1986an babesa falta zela eta, ez zen jokatu.
2005etik aurrera 1.1 UCI Europe Tour mailako lasterketa da.
Garaipen gehien lortutako txirrindulariak Hortensio Bidaurreta, Miguel Maria Lasa, Alberto Fernández eta Alejandro Valverde dira, bakoitzak hiru aldiz hain zuzen ere.
Remove ads
Palmaresa
Euskal-Nafar mendiko txapelketa
Nafarroako Foru Erkidegoko Saria eta Miguel Indurain Sari Nagusia
Oharrak:
- 2010. urteko ekitaldian, Alejandro Valverde hasieran bigarren amaitu bazen ere, geroago Puerto Operazioan zerikusia zuelakoan deskalifikatu zuten.
Remove ads
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads