Mikala

From Wikipedia, the free encyclopedia

Mikalamap
Remove ads

Mikala (antzinako grezieraz: Μυκάλη, Mykálē), Samsun Dağı (euskaraz: «Sansonen mendia») edo Dilek Dağı Turkiako mendebaldeko Aydin probintzian kokatutako mendia da, 1265 metroko garaiera duena. Menderes ibaiaren bokalearen iparraldean dago, Samos uhartearen parean.[1] Lidiako Mesogis mendikatearen parte da eta, bere aurrean, Mikalako itsasartea dago.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Remove ads

Panjonio

Mendiaren iparraldean, antzinako Joniako Priene hiritik gertu, K.a. 800. urte ingurutik, Panjonio izeneko[2] Poseidon Helikonioren santutegia zegoen, Joniar Ligaren biltokia eta non Panjonia izeneko jai erlijioso bat ospatzen zuten.[3]

Gudua

Mikalako gudua persiarren Greziako inbasioarekin amaitu zuen bi gudu garrantzitsuenetako bat izan zen Mediar Gerretan zehar. Gudua K. a. 479ko abuztuaren 27an gertatu zen, Mikala mendiaren magalean, Samos uhartearen kontrako aldean zeuden Joniako lurretan. Gudua, Joniako persiar armadaren gehiengoaren suntsipenarekin amaitu zen, baita bere mediterraniar ontziteriarena ere.[4][5]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads