Samos
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Samos[1] (grezieraz: Σάμος; turkieraz: Sisam) Egeo itsasoan dagoen Greziako uharte bat da, Esporadak uhartedikoa, Turkiako kostaldetik hurbil.
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Samos (argipena)»
Ikaria uhartearekin batera Samos nomo edo departamendua osatzen du. Hiriburua Samos herria da (5.600 biztanle).
Remove ads
Geografia
Samosek 478 km² azalera du, 43 km luzera eta 13 km zabalera. Egeo itsasoaren uharterik nagusienetako bat da, Anatoliatik gertu kokatuta (itsas-milia bat zabaleko itsasartea). Uharte menditsua da, Kerketeus mendilerroak zeharkatuta, honetatik Kerkis garaiena izanda (1.434 m.). Bere klima mediterraneo denez, famatua da bere ardoa.
Klima
Remove ads
Banaketa administratiboa
Gertuko Ikaria eta Fourni uharteekin batera, Samos izen bereko prefektura sortzen du. Hona hemen prefekturaren herriak:

Remove ads
Ekonomia
Menditsua da uhartearen mendebala (1.436 m Kerketes mendian) baina laborantzara zuzendutako zabaldiek hartzen dute uhartearen ekialdea eta hegoaldea. Laborantza (mahatsa, olibondoak, zitrikoak, tabakoa, kotoia) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak.
Historia
Oso uharte oparoa izan zen K.a. VII. mendetik aurrera, eta kolonia asko antolatu zituzten bertako biztanleek Propontide, Amorgos eta Samotrazian. Ontzigile bikainak, eskulangile iaioak eta ehule trebeak ziren Samosko biztanleak, eta Egiptotik Iberiarainoko eremuan saltzen zituzten beren merkataritza produktuak. Persiarrek konkistatu zuten K.a. V. mendean eta erromatarrek K.a. IIean. Bizantziarren eta genoarren esku egon zen XIV.-XV. mendeetan baina turkiarrek menderatu zuten ondoren eta albaniar jatorriko biztanleez populatu zuten uhartea. Greziaren mende geratu zen Balkanetako lehen gerra amaitu zenean (1923).
Remove ads
Ondarea
Aipagarriak dira Hera tenpluko hondakinak.
Samostar ezagunak
- Pitagoras (K.a. 580 - k.a. 495) matematikari eta filosofoa, Pitagoras Samoskoa izenaz ere ezaguna, Pitagorasen teoremagatik eta sortu zuen eskolagatik ospetsua.
- Aristarko Samoskoa (K.a. 310 - k.a. 230), astronomo eta matematikaria. Teoria heliozentrikoa aipatu zuen lehen pertsona.
- Epikuro (K.a. 341 – K.a. 270), filosofoa. Hedonismoa sistematizatzen lehen filosofoa izan zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads