Miriam Chandy Menacherry

Keralite zinema zuzendari eta ekoizlea From Wikipedia, the free encyclopedia

Miriam Chandy Menacherry
Remove ads

Miriam Chandy Menacherry (Cheinnain, 1975eko martxoaren 9a) Indiako Bombay herrian egoitza duen keralita jatorriko dokumentalen zuzendari eta ekoizlea da. Filament Pictures sortu zuen 2005ean, sozialki garrantzitsuak diren iraupen luzeko dokumentalak sortzen dituen ekoiztetxea.[1] Global Media Makers Fellowship 2019-20 bekarako Ekialde Hurbileko eta Asiako 18 zinemagile hautatuetako bat izan zen.[2] Estatu Batuetako Estatu Departamenduak eta Film Independent-ek eskaintzen dute beka.[3] Rat Race (2011) dokumentalak irabazi zuen Mipdoc Co-Production Challenge-a Cannesen (Frantzia).[4] Dokumental sozial onenaren Asian Television Awards saria (2007)[5] eta UK Environment Film Fellowship saria ere irabazi ditu.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Lehen urteak

Chennain jaio zen eta Bangaloren egin zituen ikasketak. Stella Maris Collegen graduatu zen, lizentziatura batekin (ohoreekin). Zinema eta Telebistan graduondokoa egin zuen New Delhiko A.J.K. Mass Communication Research Center-en.

Eskolatu ondoren, CNBCko berriemaile izan zen, Indian, eta gero UTVra joan zen zuzendari gisa. "Filament Pictures" 2005ean sortu zen, mundu osoko ikusleei zinea eskaintzeko.[6]

Remove ads

Dokumentalak

Back to the Floor (2004) Menacherryk BBC World telebistarako zuzendutako telesaila izan zen. Back to the Floor izen bereko telesail britainiarraren edizio indiarra zen. Indiar edizioan, Indiako enpresa etxe nagusietako zuzendari nagusiak denda mailan lan egiten azaltzen ziren, beren langileek aurre egin beharreko erronkei buruzko beste ikuspegi bat lortzeko helburuz.[7] Negozio Sail Onenaren India Television Awards saria irabazi zuen.

The Stuntmen of Bollywood (2005) National Geographic kanalarentzat ekoitzi zuten. Dokumentalak Bollywoodeko bikoitzen bizitza eta zailtasunak azaltzen ditu.[8] Asian Television Awards sarietan film "berritzaileena" izateko izendatu zuten.[6]

Mee Koli (2005) Bombayko Koli arrantzaleei buruzko dokumentala da. Koli arrantzaleak hiriko jatorrizko kolonoak dira, eta haien bizibidearen oinarri den itsasoko bizi-sare delikatua zaintzeko egiten duten borroka kontatzen du.[9]

Robot Jockey (2007) zientzia-fikzioaren mugatik gertu dagoen dokumentala da, eta Qatarreko gamelu-lasterkari beduinoen koiuntura aztertzen du, zaldizko metalikoak onar zitzaten gameluak entrenatu behar izan zituztenean. Gamelu lasterketetan haur zaldizkoak erabiltzeagatik nazioarteko erreakzioari aurre egitean, Qatarrek kritikak isilaraztea erabaki zuen robot jockeyetara aldatuz. Robot Jockeyk Asiako telebistako dokumental onenaren saria irabazi zuen 2008an.[5]

A Light Burns (2008) filma, Jharkhand-eko komunitate urrun batek bere herrira elektrizitatea eramateko dituen zailtasunei buruzkoa da. Filmak komunitateak biodiesela ekoizteko egiten duen bidaia jarraitzen du, tokian eskuragarri dauden olio hazietatik abiatuta. UK Environment Film Fellowship saria irabazi zuen.[1]

The Rat Race (2011) dokumentalak hiria lo dagoen bitartean lan egiten duten Bombayko arratoi-hiltzaileen bizitza dokumentatzen du. Istorioaren korapilo nagusia Bollywoodeko dantzari izan nahi duen bat da. Arratoiak ehizatzen ditu, hainbat arrazoi direla medio, eta hurrengo 37 urteak arratoiak hiltzen eta beste arratoi-ehiztari batzuk gainbegiratzen igarotzen ditu. Dokumental honek hainbat sari jaso zituen. Mipdoc Co-Production Challeng-eko irabazlea izan zen, Cannesen (Frantzia) eta Audientziaren Sariak irabazi zituen, Florentzia (Italia) eta Keralan (India). Amsterdamgo (Herbehereak) IDFAn ere estreinatu zen dokumentala.[4][6]

Thumb
From the Shadows filma grabatzen

Lyari Notes (2015), Maheen Ziak-ekin zuzendua, Karachiko lau neska gazteren heldutasun istorioa da. Lyarin bizi dira, banda-gerragatik ezaguna den eremu batean, eta indarkeria baino lehen, musika aukeratzeko erabakia hartzen dute. Zia eta Menacherry, India eta Pakistaneko bi zinemagile, hurrenez hurren, elkartu egiten dira musikaren eta zinemaren bitartekoen bidez diskurtso politiko bat sortzeko. Dokumentalak irabazi zuen IDPAren iraupen luzeko dokumentalaren zilarrezko saria. "Emakume Kazetari Zinematografikoen Aliantzak" EDA sarirako izendatu zuen Herbeheretako IDFAn, eta epaimahai gaztearen sarirako Sheffield-en (Erresuma Batua).[10] Lyari Notes izan zen Kochiko (India) Bienaleko eta Austingo (Texas) Indie Meme Nazioarteko Jaialdiko artistentzako zinema-multzoaren inaugurazio-filma.[10]

From the Shadows, Menacherryren hurrengo proiektua eta hainbat programetarako hautatua izan da: Lisbon Docs Pitch (Portugal), Docedge (India), Global Media Makers Program (AEB), Docs Port Incheon (Korea), Global Pitch Sunny Side of the Docs (Frantzia), Good Pitch (India) eta Impact Day FIFDH (Geneva).[11] Film labur honek Indiako haurren sexu-trafikoaren biktimak islatzen ditu. From the Shadows eta Lyari Notes, neurri batean, crowdsourcing bidez finantzatu ziren.[12]

Bere pelikulak zuzendu eta ekoizten ditu, eta, tarteka, gidoiak idazten ditu eta banaketaz arduratzen da. Bere asmoetan dago Keralaren espazio kultural eta sozialean oinarritutako luzemetraia egitea.[13][14]

Remove ads

Filmografia

  • 2004 - Back to the Floor for BBC World (zuzendaria)
  • 2005 - Stuntmen of Bollywood for National Geographic Channel (zuzendaria)
  • 2005 - Mee Koli (zuzendaria)
  • 2007 - Robot Jockey for National Geographic Channel (zuzendaria/ekoizlea)
  • 2008 - A Light Burns para Discovery Channel y Doordarshan (zuzendaria)
  • 2011 - The Rat Race (zuzendaria/ekoizlea)
  • 2015 - Lyari Notes (zuzendaria/ekoizlea)
  • 2016-2021 - From the Shadows (zuzendaria/ekoizlea) aurrera doan lana da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads