Missoni
italiar moda etxea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Missoni Italiako Varese udalerrian egoitza duen moda etxea da, kolore handiko puntu diseinuengatik ezaguna. Ottavio Missonik ("Tai") eta Rosita Missonik sortu zuten konpainia 1953an.
Remove ads
Historia
1953an, Ottaviok eta Rosita Missonik puntuzko jantzien tailerra jarri zuten Gallarate izeneko udalerri italiarrean, Rosita Missoniren jaioterritik gertu. Missoni izeneko etiketarekin aurkeztu zuten lehen bilduma Italiako Milan hirian, 1958an. Anna Piaggi moda editorearen babesarekin egin zuen aurrera negozioak, orduko Arianna aldizkarian. Rositak Emmanuelle Khanh estilista frantsesa ezagutu zuen New Yorken, 1965ean, zeinek bilduma berri bat zuzendu zuen hurrengo urtean. 1967ko apirilean, Florentziako Pitti Jauregiko desfilera gonbidatu zituzten. Rosita, formen soiltasuna bilatuz, modeloen bularretakoak kentzera ere ausartu zen, ustez kolore desegokikoak zirelako, ehun gardenetako blusen estilizatu lamesak hobeto erakusteko. Missoni etxea ez zuten hurrengo urteko desfilera gonbidatu, baina negozioa hazi egin zen. 1969an Fabrika berria eraiki zen Sumiragon. Missoniren diseinuak AEBn sustatu zituen Diana Vreelandek, Vogue aldizkariko editore estatubatuarrak. Geroago, Missonik boutique bat ireki zuen Bloomingdale's-en.

1970 inguruan lortu zuen Missonik modaren munduan zuen eraginaren gailurra. Baina laster Missoni beste proiektu batzuetan interesatuago agertu zen, hala nola La Scalarako jantzietan, alfonbretan edo tapizetan. Rosita Missonik modarekiko interesa galdu zuen 1990eko hamarkadan eta bere alaba Ángela Missonik hartu zuen negozioaren gidaritza 1998an. Polemikaren baten ostean, eBay webgunearen bitartez arropa online saltzearena esaterako, 2014ko otsailean, Angela Missonik aholkulari gisa kontratatu zuen Rossella Jardini, Moschino moda etxearen sormen zuzendari ohia.

Remove ads
Markak
Missonik hainbat marka ditu: Missoni Sport, esaterako, zeini hasieran esportatzeko baimena eman zioten, nahiz eta 2002ko urtarrilean merkaturatzea eten egin zen; edo M Missoni, 1998an sartutako lerro merkeagoa, Marzotto etxea izan zen oihala fabrikatu eta banatu zuena.
1981ean dekoraziorako ehunak ere egiten hasi ziren. 1982an kaleratu zuten lehen perfumea, baina laster Estée Lauder izan zen lizentziaduna.
2005eko azaroan, Missonik eta Rezidor Hotel Taldeak Hotel Missoni marka sortzeko akordioa sinatu zuten, 2012an 30 denda izateko planekin. Zentrala Edinburgon egotekoa zen, eta Edinburgoko Jaialdi ospetsua eta hiri britainiarreko beste hainbat ekitaldi babestekotan. 2014an bukatu zen akordioa.

Remove ads
Familia-enpresa
1996an, Rosita Missonik bere hiru seme-alaben esku utzi zuen enpresaren kontrola: Vittorio Missoni marketin zuzendari lanetan; Luca (1956an jaioa) gizonezkoen jantzien diseinatzaile lanetan izan zen, 2008ra arte, eta Angela (1958an jaioa) emakumezkoen jantzien diseinatzaile lanetan. 2008an funtzioak berregituratu zituzten, eta Angela bi arropa lineak diseinatzera pasatu zen eta Luca enpresako artxiboaren eta agendaren arduraduna.[1][2] Margherita Missoni hirugarren belaunaldia, modeloa eta Missoni osagarrien diseinatzailea da.
Vittorio Missoniren desagerpena
2013ko urtarrilaren 4an, Vittorio Missoni, orduan Missoniren CEO zena, zeraman hegazkina Venezuelako kostaldea galdu eta itsasora erori zen. Istripuan sei pertsona hil ziren: Vittorio Missoni; haren emaztea, Maurizia Castiglioni; moda etxeko bi laguntzaile eta tripulazioko bi kideak. 2013ko ekainaren 27an, Venezuelako Gobernuak iragarri zuen hegazkinaren arrastoak Los Roques artxipelagoaren iparraldean aurkitu zituztela.
Remove ads
Erreferentziak
Bibliografia
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads