Mohácseko gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Mohácseko gudua (hungarieraz: Mohácsi Csata edo Mohácsi Vész; turkieraz: Mohaç Savaşı edo Mohaç Meydan Savaşı; kroazieraz: Bitka na Mohačkom polju) gudualdirik erabakigarrienetako bat izan zen Erdialdeko Europako historian. 1526ko abuztuaren 29an gertatu zen, Mohácsetik gertu (Hungaria); bertan, Suleiman I.a buru zuen otomandar armada nagusitu zitzaion Hungariako eta Bohemiako Luis II.aren armadari.
Otomandarren garaipenaren ondorioz, Hungaria zatiturik gelditu zen hurrengo mendeetan, Otomandar Inperioaren, Habsburgotar Monarkiaren eta Transilvaniako Printzerriaren artean. Luis II.aren heriotzak Jogalia dinastiaren amaiera ekarri zuen Hungariako eta Bohemiako errege gisa. Habsburgotarrak izan ziren dinastia horren ondorengoak, Luis II.aren arrebarekin izandako ezkontzaren bidez.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads