Morgete
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Morgeteak (antzinako grezieraz: Μόργητες; latinez: Morgetes) antzinako herri italiko mitiko bat da, Calabria eta Siziliako eremuak hartu omen zituena[1].
Historia
Morgeteak, herri italiko bat zen, Calabriako Jonikoaren kostaldea eta Tirreniar itsasoa hartzen zituenak. Antzinako historialari batzuen arabera, enotriarren hiru adarretako bat zen, italoak eta sikuloekin batera[2][3]. Beste batzuek diote morgeteak enotriarrak baino lehenago bizi izan zirela Italian eta haiek kanporatu egin zituztela, Siziliara ihesi[4]. Hala ere, beste batzuek italoen taldearekin identifikatzen dituzte, Izan ere, Italo aita hil ondoren, Morges errege bilakatu zen[5]. Horren ostean, sikuloak, Morges erregearen buruzagitzapean Siziliara aldatu ziren. Bertsio honetan, Morges, Italoren anaia eta Sikuloren semea zen, baita Erromaren sortzailea ere[6].
Proklo, Plinio Zaharra eta Estrabonaren arabera, morgeteak eta Morges erregea Calabriako barnealdeko eskualdean bizi ziren. Morgesek, San Giorgio Morgetoren tokia sortu omen zuen, IX. eta X. mendeetan gaztelu gisa gotortua izan zena[7][8][9][10][11].
Sizilian, morgeteak barnealdean ere ezarri behar ziren, sikanoak urrunduz eta Morgantina hiria eta beste komunitate batzuk K.a. X. mendean ezarriz[12].
Remove ads
Erreferentziak
Bibliografia
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads