Mozolo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Mozoloa[1] zentzu hertsian, Strigidae familiako eta Surniinae subfamiliako zenbait generori ematen zaio izen arrunta da. Baina zentzu zabalean, hontzaren itxurako hegazti harrapari gautarrei egiten die erreferentzia.[2]

Etimologia
Bizkaieraz mozolo hitza «mozoloa» bera zein, orokorrean, «hontza» izendatzeko ere erabiltzen da.[3] Euskal Herriko gune ezberdinetan mozolo deritzen hegaztiek beste izen sinonimoak dituzte: Gautxori, Hegaztimotx, Hontz txiki, Kahaka, Katako, Mozolo (txiki) eta Oiloxar, besteak beste.[3]
Taxonomia
Surniinae subfamiliaren zenbait genero eta espezieren izen arrunta da.[4]
- Aegolius generoa
- Mozolo buruhandia (Aegolius acadicus) - Gmelin, 1788
- Mozolo boreala edo Tengmalm hontza (Aegolius funereus) - Linnaeus, 1758
- Mozolo kanela (Aegolius harrisii) - Cassin, 1849
- Mozolo beltzarana (Aegolius ridgwayi) - Alfaro, 1905
- Athene generoa - F. Boie, 1822
- Mozolo arrunta (Athene noctua) - Scopoli, 1769
- Mozolo pikarta (Athene brama) - Temminck, 1821
- Glaucidium generoa - F. Boie, 1826
- Mozolo txikia (Glaucidium passerinum) - Linnaeus, 1758
- Micrathene generoa - Coues, 1866
- Elfo mozoloa edo Saguaroko mozoloa (Micrathene whitneyi) - Cooper, 1861
- Xenoglaux generoa - O'Neill & Graves, 1977
- Mozolo iletsua (Xenoglaux loweryi) - O'Neill & Graves, 1977
Remove ads
Herri kulturan
Mitologian
Sakontzeko, irakurri: «Atenaren mozoloa»
Greziar mitologian Atena jainkosaren sinbolo nagusia mozoloa dela. Atenea jainkosa Atenas hiriaren patroia zenez, hirian sortzen ziren txanponetako irudia mozoloarena zen. Homerok bere idazkietan Atenea mozolo edo hontz-begiekin deskribatzen zuen.[5]
Atsotitzetan
Gaztelaniazko 'cada mochuelo a su olivo' atsotitza,[6] 'mozolo bakoitza bere olibondora' bezala itzultzen da.
Euskaraz, mozolo hitzak, -askotan palatalizatua, moxolo-, pertsonez ari garela, inozo esan nahi du.
Musikan
Mozoloa, XX. mende hasieran Sevillan bizi zen Antonio Pozo Millán edo Rodríguez flamenko-abeslariaren ezizena izan zen.[7]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
