Mugeta

Longidako herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia

Mugetamap
Remove ads

Mugeta[1][a] Longida udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Artikulu hau Nafarroako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mugeta (argipena)».
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

2004n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Longidako Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak mugetarrak ziren.

Remove ads

Izena

Mugeta toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Mugueta (1025)
  • Mugueta (1268)
  • Mugueta (1366)
  • Mugueta (1534)
  • Mugueta (1366)
  • Mugueta (1767)
  • Mugueta (1829)
  • Mugeta (1974)

Geografia

Mugeta Longida ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zituen.

Klima

Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.

Estazio meteorologikoak

Informazio gehiago Hila, Urt ...


Remove ads

Historia

Antzinako jaurerria zen, eta 1280an gari-kahitze eta -erdi bat eta 9 garagar eta olo-lapurreta zor zituen urtero, petxa gisa, gehi beste kahiz eta erdi gari, eta 6 lapurreta eta erdi afari gisa. Ulibeiti eta Mugeta herriak 1574an kondenatu zituzten Joan Beaumont eta Leonor Espartzari zor zieten petxa ordaintzera. 1835-1845eko udal-erreformetara arte, ibarreko diputatuak eta herriko erregidoreak gobernatzen zuten, eta herritarren artean aukeratzen zen. Aurrerantzean, herria eta udalerri osoa erregimen komunaren menpe geratu ziren. 1847an Mugetako haurrak Artajoko eskolara joaten ziren, bi herirtarren arteko hitzarmen partikular bidez, eta parrokiako abadea herritarrek aurkezten zuten. Irin-errota batek funtzionatzen zuen.

Oharrak

  1. /muɣ̞éta/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads