Munitibar

Bizkaiko ekialdeko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Munitibarmap
Remove ads

Munitibar[5] (izen ofiziala Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz) Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Lea-Artibai eskualdekoa. 24,5 km² ditu eta 462 biztanle zituen 2016. urtean. Lau auzune nagusi ditu, Arbatzegi eta Gerrikaitz hiriguneez gain: Berreño-Aldaka, Uriona, Gerrika eta Totorika.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Remove ads

Historia

Historikoki Arbatzegi elizatea zen eta Gerrikaitz uria edo hiribildua; horren hurbil egonda, Lea ibaiak baino ez ditu banatzen.

Gerrikaitz hiria 1366an sortu zuen Tello kondeak, Monditibar izenarekin.[6]

1883an, bi herriak batu ziren, eta Munitibar izena hartu zuten udalerri osorako.

Geografia

Ingurune naturala

Munitibar Lea ibaiak zeharkatzen du, eta Oiz mendiaren iparraldeko magalean dago. Udalerriaren punturik garaiena Oiz mendiaren tontorra bera da (1.036 m) eta baxuena, berriz, Lea ibaiaren ibarra udalerria uzten duenean iparraldetik (140 m).

Gernika eta Markina lotzen dituen errepidean dago herrigune nagusia. Bilbotik 38 kilometrora dago.

Auzoak

Herria honako auzoek osatzen dute: Arbatzegi, Berreño, Gerrika, Gerrikaitz eta Totorika.

Remove ads

Demografia

Nekazaritza giroko herria izanik, 1960ko hamarkadatik aurrera munitibartar askok inguruko hiri industrializatuagoetara jo zuten, eta biztanleen herena izatera iritsi zen. Eskualde osoan gehien hustu zen herria da Munitibar. XXI. mendearen hasieran populazioa galtzeari utzi zion eta ordutik 400 biztanle inguruan mantentzen da. 2019. urtean 457 biztanle zituen. Horietatik %21,88k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoen kopurua %7,44 zen.[7]

Biztanleriaren tamainaUrtea20040060080010001200189019201950198020102040Munitibar-Arbatzegi GerrikaitzBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.
Munitibar herriko biztanleria

Ekonomia

Industriak ez dauka ia pisurik herri honen ekonomian, %1,3 da bakarrik. Zerbitzuek, aldiz, %82,7 suposatzen dute. Lehen sektoreak %11,5 eta eraikuntzak %4,5.[7]

Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Euzko Alderdi Jeltzaleko Javier Artaetxebarria hautatu zuten Munitibarreko alkate.

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, Arkaitz Goikoetxea alkate hautatua izan zela.

2015eko udal hauteskundeak

Munitibarko udalbatza
Alderdia 2015eko maiatzaren 24 2011ko maiatzaren 22
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu*
4 / 7
154 (% 56,62)
3 / 7
130 (% 46,26)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 7
118 (% 43,38)
4 / 7
147 (% 52,31)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bildu 164 boto eta EAJ 109 boto.[8] Arkaitz Goikoetxea Etxebarria izendatu zuten alkate berriro.[9]

Thumb
Gerrikaitz auzoa
Remove ads

Kultura

Ondarea

  • Gerrikaizko Andra Mari parrokia: XV. mendean sortua, XVI. mendean egin zuten eliza berria, eta 1847an berriztu eta zabaldu egin zuten.[10]
  • Bengola natur energia interpretazio zentroa: energia berriztagarriei eta Lea ibarreko ondasunei buruzko interpretazio zentroa.[11] XIV. mendeko bi burdinolaren aztarnak daude bertan.[12]

Euskara

Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko hiztunen testigantzekim osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[13][14] proiekturako egina ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko euskara Lea-Artibaiko hizkerari[15][16] dagokio. Eskualde hau ia erabat euskalduna da. 1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen % 88 euskalduna zen. Batez beste, urte hartako erroldak biltzen zituen 26.421 biztanleetatik 22.895ek euskalduntzat zuten euren burua, 2.136k ia euskalduntzat eta 1.210ek erdalduntzat.

Remove ads

Argazki galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads