MuseScore

From Wikipedia, the free encyclopedia

MuseScore
Remove ads

MuseScore musika idazteko programa bat da. Linux, Mac OS X eta Microsoft Windows sistema eragileentzat dago egina. WYSIWYG erako programa bat da eta hainbat ezaugarri ditu:

  • Hainbat formatutako partiturak esportatu eta inportatu ditzake:
    • MusicXML formatua duten fitxategiak
    • MIDI estandar formatua duten fitxategiak
  • Perkusioa idazteko aukera eskaintzen du
  • Partiturak zuzenean inprimatu edo PDF formatuan fitxategi batean gorde daitezke
Datu azkarrak Jatorria, Sorrera-urtea ...



Programa honek erabiltzaile interfaze garbia dauka, noten sarrera erosoa eta azkarra eginez. Sibelius eta Finale bezalako programek erabiltzen duten interfazearen antzerakoa da.


MuseScore software askea da eta GNU lizentziapean argitaratu da.


Remove ads

Gaitasunak

MuseScore-k hainbat formatuetako musika inportatu eta esportatu dezake, hala nola MIDI eta MusicXML. PDF, SVG eta PNG bezalako formatuetan ere gorde ditzake partiturak, gerora inprimatu ahal izateko. LilyPond-era ere esportatu daiteke musika, beste moldaketa batzuk egin ahal izateko.


Hainbat hizkuntzetan dago erabilgarri (tartean euskara), erabiltzaileen itzulketaz lagunduriko bertsioak direla medio.


Remove ads

Garapena

MuseScore MusE-ren kodean oinarrituta dago, Linux-erako MIDI sekuentziadore bat. 2002an, Werner Schweer-ek MusE-ren idazketa musikalerako gaitasunak MusE sekuentziadoretik kentzea erabaki zuen eta musika editore bezala birprogramatzen hasi zen[1]. Birprogramaketa Qt-oinarrituta dago.


Ikus, gainera

  • GNU LilyPond
  • Sibelius (programa), programa komertziala.
  • Finale (programa), programa komertziala.
  • NtEd Linux-erako musika editorea.


Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads