Nabar-lore
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Nabar-lorea (Centaurea cyanus) Lore elkartuen familiako urteroko landare belarkara da, zurtoin-zuzena, txandaka eta zurtoinaren alde banatan kokatutako hosto luze meheak dituena.
Inbutu egiturako hainbat zati txikiz osatutako lore urdina du. Intsektu bat gainean jartzean hari dakarren polena kentzeko egokiera hartzen dute lorearen atalek. Fruitua kusku egiturakoa eta lehorra du. Mediterraneo itsasoaren inguruetako lurraldeetakoa da berez, baina labore haziekin batean eramanda mundu guztira zabaldua dago gaur. Herri medikuntzan digestioa errazteko eta urdaileko ondoezak sendatzeko erabiltzen da nabar-lorearekin egindako edabea[1].
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
