Nagano
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Nagano (japonieraz: 長野市 Nagano-shi ) , Japoniako Nagano prefekturako hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 378.768 biztanle ditu.
Remove ads
Geografia
Nagano hiria prefeturaren iparraldean kokaturik dago
Klima
Remove ads
Historia
XVI mendean Kawanakajima lautadan (gaur egungo hiriaren hegoaldean) bost borroka izan ziren Kai probintziako Takeda Shingen eta Echigo probintziako Uesugi Kenshin daymioen artean. Bien helburua Shinano probintzia eskuratzea izan zen.
Probintzia horretako Minuchi (水内郡), Takai (高井), Sarashina (更級郡) eta Hanishina (埴科郡) barrutietako lurretan kokatzen da Nagano, 642an gaur egungo Iida hiritik ekarritako Zenkō-ji tenplu budistaren inguruan. XVI mendetik aurrera Sanada leinua izan zen lurraldearen jabe eta Matsushiro gaztelua ere eraiki zuen. Gaur egun aztarnarik gutxi batzuk gelditzen dira, samuraien egoitza batzuk, tenploren bat eta feudal garaiko lorategiak.
Meiji berrezarkuntzaren ondoren 1897an Naganok hiri estatusa lortu zuen eta 1966an zabalkunde handia izan zuen, 8 herri bat egin baitzuten.
Historian zehar hainbat desastre ekologiko gertatu izan dira hirian, aipagarriak dira 1847ko lurrikara, 10.000 pertsona hil zituena, eta 1959ko Chikuma ibaiaren uholdea, 71 hildako baina 20.000 etxe suntsitu zituena.
1998an Naganoko Neguko Olinpiar Jokoak hartu zituen.
Ondasun nabarmenak
- Zenkō-ji tenplua
- M-Wave arena: Neguko Olinpiadetan abiadurazko patinaiaren estadioa izan zena.
- Iizuna herria: Naganoren iparraldean dago eta eski estazio famatua eta onsenak dauzka.
- Jigokudani Tximuen parkea: Japoniako makakoak onsenetan bainatzen ikusten dira.
Iruditegia
- Zenkō-ji tenplua.
- Estadio olinpikoa.
- Hiriaren erdiguneko kalea.
- M-Wave arena.
- Jigokudani Tximuen parkea.
Hiri senidetuak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads