Oiasso Erromatar Museoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Oiasso Erromatar Museoa Oiasso hiriaren inguruan aurkitutako erromatar garaiko aztarnak biltzen dituen museoa da. Gipuzkoako Irun udalerrian dago.
Kokalekua
Eskoleta kaleko lehen zenbakian kokatua dago, Junkaleko Andre Mariaren elizaren alboan.
Museoa
Inguru horretako ondare arkeologikoa ezagutzera emateko eta Bizkaiko golkoan erromatarren garaia ezagutarazteko helburua du. Museoan, gainera, Antzinako Historiaren eta Arkeologiaren inguruko kultura ekintzak egiten dira.
Oiasso XX. mendearen amaieran Gipuzkoan egindako aurkikuntza arkeologikorik garrantzitsuena da. Hiriaren hazkundea portu natural bikainaren inguruan gertatu zen (Kristo ondorengo 50 eta 150. urteetan jarduera handia bazuen), eta Aiako Harriko mea ustiaketaren inguruan ere.
Indusketa arkeologikoetatik, ondorengo eremu hauek identifikatu ahal izan dira:
- Oiasso hiriaren kanpoaldean zegoen nekropolia (gaur egungo Ama Xantalen baselizaren barnean)
- Higer lurmuturraren (Hondarribia) oinetan dagoen ditxo bat. Han babesten ziren ontziak.
- Errementari baten lantegia.
- Bidasoa zeharkatzen zuen zubia.
- Hiriko termak edo bainu publikoak.
Remove ads
Termak
Oiassoko termak 1994an aurkitu zituzten, erromatarren garaiko errauts eta adreilu arrastoak aurkitu zituztenean. 1996an agertu ziren lehen aztarnak, eta 2002an, Museoa egokitzeko lanetan ari zirela, eraikinaren atzealdean aurkitutako zenbait elementu antzinako terma erromatar batzuetakoak zirela egiaztatu zen. 2025eko apirilaren 11a geroztik bisitatu daitezke. Oiassoko terma erromatarrak errekuperatzeko 3.500.000 euroko aurrekontua erabili zen. Diru horrekin, museoaren eraikina handitu zuten museoa eta termak lotzen dituen espazio berri bat zabalduz. eta aztrnen gainetik doan pasabide metaliko batekin ibilbidea zehaztuz.[1][2][3]
Terma publikoak museoaren atzealdean kokatzen dira. Indusketetan hiru gela aurkitu dira hipokaustoa,hots, berotze sistema zutenak. Gela horien lurzoruek azpi hutsen bidez aire beroa erabiltzen zuten berotzeko. Topaturiko gelarik handienak, frigidarium edo ur hotzeko gelak, opus spicatum zoladura du, galburu moduan egokitutako adreiluekin. [4]
Iruditegia
- Oiasso Museoko aurrealdea
- Oiasso Museoko barrualdea
- Oiasso Museotik gertu dagoen Ama Xantalen baseliza barrutik
- Terma publikoak
- Termetako hipokaustoa
- Termak ikusteko pasabide metalikoa
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads