Okabe

Nafarroa Behereko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia

Okabemap
Remove ads

Okabe Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Iratiko oihanaren inguraldean. Nafarroa Behereko mendirik garaiena da, 1466 metrorekin.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...

Lekunberriko udalerrian kokaturik dago.[1]

Remove ads

Abiapuntuak

  • Burdinkurutzeta ( 2 or 15 m ): Mendate hartan (1.135 m) dugu abiapunturik ohikoena, Donibane Garazitik "Chalets d'Irati"ra doan errepidean. Mendebaldetik Saroberri (1.338 m) inguratu behar dugu, eta hortik Surzai (1.135 m) leporaino iritsiz. Lepotik txaletetatik datorren errepidea igarotzen da, eta bertan bi harrespil ditugu. Hortik, bide zabal bat Hilarritatik doa tontor bikotzera, bat harritsua eta bestea belartsua.
  • Iratitik (Or 1 45 m ): "Chalet de Pedro"tik (980 m) basoan doan markatutako bidea Gorostibizkarrara (1.341 m) iristen da, eta hortik Okabera.
  • Irauko lepotik (Or 1 45m ): Lepora (1.008 m) txaletetatik Surzaira doan errepidetik iristen da, edo Ezterenzubitik datorren errepidetik, Artaburuko (1.154 m) mendatea igaro ostean.
Remove ads

Harrespila

Tontor lau eta zabalean Euskal Herrian dugun harrespil edo "cromlech" ezagunenetarikoak daude, hileta esanahia dutena. Ilarrita izeneko lekuan (1.387 m) hogei bat harrespil ditugu gaur egun.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads