Oprah Winfrey

From Wikipedia, the free encyclopedia

Oprah Winfrey
Remove ads

Oprah Gail Winfrey[1] (1954ko urtarrilaren 29 - ), ezagunagoa Oprah Winfrey izenarekin, Ameriketako Estatu Batuetako komunikabide jabea, talk-show aurkezle, aktore, produktore eta filantropista da. Bere The Oprah Winfrey Show saioagatik ezaguna da, mota horretako saioen artean historia osoan baloraziorik onena jaso duen saioa, AEB osoan zehar 1986tik 2011ra bitarte emititu zena Chicagotik[2]. "Komunikabide Guztietako Erregina" ezizenarekin[3], afroamerikarrik aberatsena da[4], AEBko historiako filantropista beltzik handiena[5][6] eta Ipar Amerikako multi-bilioidun beltz bakarra da[7]. Munduko emakumerik influenteena dela aipatzen da hainbat sailkapenetan[8][9]. 2013an Barack Obamak Askatasunaren Domina Presidentziala eman zion[10], eta Duke eta Harvarden ohorezko doktore izendatu dute[11][12].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

Pobrezian jaioa Mississippin, bere ama nerabearekin hezi zen. Txikitan eta bere nerabezaroaren hasieran sexualki abusatu zutela salatu izan du, eta hamalau urterekin haurdun geratu zen, baina bere semea jaio berritan hil zen[13]. Tennesseera joan zen bizitzera, ostean, aita deitzen duen gizon batekin. Bertan irrati batean hasi zen lanean, oraindik ikasten ari zela. 19 urterekin tokiko telebistako gaueko saioan laguntzaile gisa hasi zen. Bere albisteen tono emozionala zela eta, eguneko talk-show batera mugitu zuten, eta Chicagoko saio bat hirugarren postutik lehenengora pasarazi zuenean produktora propioa sortu zuen[14].

Komunikatzeko modu intimoa sortzeagatik famatua da Winfrey, eta Phil Donahuek egindako talk-show eredua popularizatu eta irauli zuen[15]. XX. mendeko hainbat tabu apurtu zituela dio Yaleko ikerketa batek, adibidez LGBT komunitatea mainstream bilakatzea komunikabideetan[16][17]. 1990ko hamarkadaren erdialdean bere saioa aldatu zuen, literatura eta auto-laguntza txertatuz. 2006tik 2008ra Obamaren alde egin zuen, eta uste da honek milioi bat boto erakarri zizkiola Alderdi Demokrataren primariatan[18].

Remove ads

Sexu-jazarpenaren aurkako MeToo mugimenduko ekintzailea

Winfrey, 2017an, sexu-jazarpenaren aurka sortu zen #MeToo mugimenduko ekintzaileetako bat da. 2018ko Urrezko Globoen ekitaldian, bere esku-hartzea nabarmena izan zen, eta publikoa zutik jarri zuen txalo artean[19].

«Nire esker ona adierazi nahi diet urteetako tratu txarrak eta erasoak jasan dituzten emakume guztiei, zeren, nire amak bezala, elikatzeko haurrak, ordaintzeko fakturak eta bete beharreko ametsak zituzten...), beraz, hau ikusten ari diren neska guztiak horizontean egun berri bat dagoela jakin dezatela» (...) «Egun hori argitzen denean, emakume bikain askori esker izango da; horietako batzuk gaur gela honetan daude», salaketa mugimenduaren parte eta ekitaldian ziren aktoreei erreferentzia eginez izan zen, nola hala Reese Witherspoon, Greta Gerwig, Nicole Kidman, Jessica Chastain, besteak beste[19].

Remove ads

Irudi galeria

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads