Orexa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Orexa Gipuzkoako ekialdeko udalerri bat da, Tolosaldekoa. Nafarroa Garaiarekiko mugan dago. 114 biztanle zituenez 2016. urtean, probintziako herri txikiena zen. Itsas mailatik 421 metrora dago, eta 5,8 kilometro koadro ditu.
Remove ads
Geografia
Mugakideak
Iparraldean Gaztelu, ipar-ekialdean Berastegi, hegoaldean Araitz (Nafarroa), ekialdean Areso (Nafarroa) eta mendebaldean Lizartza udalerri mugakide ditu.
Ingurune naturala
Araxesen ibaiadarra den Basabe erreka igarotzen da Orexako herrigunearen azpitik. Bestela, Urkieta (854 m) eta Ulizar (861 m) inguruko mendi aipagarrienak dira.
Historia
Lapurretei aurre egin ezinik, eta inguruko beste herri asko bezala, Orexa Tolosa hiribilduari lotu zitzaion 1374. urtean, nahiz eta autonomia administratibo eta ekonomikoari eutsi zion. 1714. urtean, berriz, herria bereizteko ahaleginetan hasi zen baina ez zuen 1845. urtera arte lortu, udal legea indarrean sartzean, hain zuzen ere. Hala ere, Tolosak izan zuen handik aurrera ere herriaren ordezkaritza Gipuzkoako Batzarretan.[4]
Remove ads
Ekonomia
Duela urte batzuk abeltzaintza zen nagusi, baserri ugarik ziharduten horretan, baina dagoeneko ia ez da geratzen abeltzaintza bizibide duen baserririk. Egun, ekonomikoki pisu handia du herrian Oihan Txiki Kooperatibak: Orexako gazta eta mamia egiten ditu, besteak beste.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %16,6, Bigarren sektorea %19,3. Hirugarren sektorea %64,1.[5]
Demografia
Orexak 2019an zituen 110 biztanleetatik %16,36k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %0,91 ziren.[5]
Politika
Alkateak
| 2019 | Eneko Maioz Ganboa (Bildu) |
| 2015 | Eneko Maioz Ganboa (Bildu) |
| 2011 | Eneko Maioz Ganboa (Bildu) |
| 2007 | Unai Elola Atxega (EAE-ANV) |
| 2003 | Aritz Luloaga Malkorra (Orexarrak Bidean) |
| 1999 | Miren Nekane Malkorra Beristain (Euskal Herritarrok) |
| 1995 | Joseba Imanol Elola Loidi (Independienteak) |
| 1991 | José Antonio Iturrioz (HB) |
| 1987 | Mikel Atxega Malkorra (HB) |
| 1983 | Francisco Javier Iturrioz (HB) |
| 1979 | Joxe Atxega Olasagasti (Hautagaien Taldea) |
2011ko udal hauteskundeak
Bi alderdik aurkeztu zituzten zerrendak udal hauteskundeetarako: Bilduk eta Alderdi Popularrak. Hauek izan ziren emaitzak:
- Bildu: 83 boto.
- Alderdi Popularra: 0 boto.
Emaitza horiekin, Eneko Maioz Ganboa bihurtu zen udalerriko alkate, botoen % 100 lortuta.
2015ko udal hauteskundeak
2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduk 72 boto lortu zituen.[6] Eneko Maioz izendatu zuten alkate bigarrenez.[7]
2019ko udal hauteskundeak
2019ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 71 boto lortu zituen.[6] Eneko Maioz izendatu zuten alkate hirugarrenez.[8]
2023ko udal hauteskundeak
2023ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 66 boto lortu zituen. Ez zen beste alderdirik aurkeztu.[9]
Remove ads
Kultura
Jaiak eta ospakizunak
Herriko festa nagusiak maiatzaren 3an izaten dira, Santa Kutz egunean[10]. 1987az geroztik, azaroaren hasieran, Orixeren omenez, kultura astea ospatzen da, hainbat hitzaldi eta ekitaldirekin.
Ondasun nabarmenak
Plazan eta inguruan udaletxea, Santa Kutz eliza (XVI. mendea) eta Errebote Atze pilotalekua daude. Herritik Gaztelurako bidea jarraituz gero, San Marko ermita dago.
Basabe zentrala ere aipagarria da, 1930eko zentral hidroelektrikoa.[11]
Euskara
Orexako euskara[12] gipuzkeraren[13] aldaera bat da, erdiguneko euskaran[14] kokatzen den Tolosaldeko euskara, hain zuzen. Datuen arabera, herriko euskaldunak %92 dira, eta euskararen erabilera %80.4. Eustaten arabera, euskaldunak %94,64 ziren 2016an.[5]
Remove ads
Orexar ospetsuak
- Juan Bautista Montes Oyarbide (1797-1877), apaiza, musikaria eta eguzki-erlojuen egilea.
- Nikolas Ormaetxea Orixe (1888-1961), euskal idazlea.
- Gurutze Etxezabal Iturrioz (1995-), politikaria.
Galeria
- Herriko sarrera
- Santa Kutz eliza
- Orixeren eskultura
- San Markos ermita
- Errebote atze frontoia
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

