Osmofilo

Presio osmotikoa handia den ingurunean bizitzera moldatuta dagoen mikroorganismoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Biologian, osmofiloak presio osmotiko handietan bizi daitezkeen mikroorganismoak dira. Estremofilo mota bat dira mikrobio osmofiloak.

Presio osmotiko handiko ingurugiroak dira azukre edo gatz ugari dituztenak (jarabeak edo gatzunak, adibidez). Mikrobio halofiloak osmofilo mota bat dira, gatz-kontzentrazio handietan bizi direnak.

Mikrobio gehienak hilko dira presio osmotiko handiko ingurugune batean sartzen baldin baditugu. Osmofiloak izan ezik. Osmofiloa ez den zelula bat solutu-kontzentrazio handiko (gatza, azukrea edo proteinekin) ingurune batean sartuz gero ura galduko du eta deshidratatuta hilko da.

Presio osmotiko handiei aurre egiten dieten mikrobioak osmotoleranteak izan daitezke (presio osmotiko handiak toleratzen dituztenak) edo osmofiloak. Azken hauek toleratu ez ezik, presio osmotikoak handiak ere behar dituzte bizitzeko.

Organismo osmofiloek hainbat ezaugarri fisiologikori esker ez dute urik galtzen ingurune oso azukredunetan. Gluzido, alkoholak eta aminoazido berezi batzuei esker aurre egiten diete presio osmotiko handiei.

Osmofilo gehienak legamiak eta lizunak dira: esaterako, Saccharomyces, Zigosaccharomyces, Aspergillus eta Penicillium generoetako espezie batzuk. Bakterioen artean, Micrococcus.

Mikrobio osmofiloek kalte handia egin dezakete janari-industrietan, azukredunak diren elikagaiak hondatzen dituztelako: goxokiak, eztia, marmeladak, jarabeak...

Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads