Otakar II.a Bohemiakoa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Otakar II.a Bohemiakoa
Remove ads

Otakar II.a Bohemiakoa edo Přemyslgoa (txekieraz: Přemysl Otakar II.; Městec Králové, 1233 inguruan - Dürnkrut, Austria, 1278ko abuztuaren 26a) 1253-1278 bitartean Bohemiako erregea izan zen.

Datu azkarrak 5. Bohemiako erregea, printze hautesle ...
Remove ads

Bizitza

Otakar I.aren iloba eta Wentzeslao I.aren semea zen. 1249an Moravia eskuratu zuen. 1251n Austriako duke hautatu zuten, eta 1253an Bohemiako errege. 1261n Estiria kendu zien hungariarrei eta 1269an Karintia, Karniola eta Istria erantsi zizkien bere lurraldeei.

Hiriak sortu zituen eta Prusiako paganoen aurka borrokatu zen. Germaniako Erromatar Inperio Santuko printze ahaltsuena izan zen. Otakar II.ak zuen indarraz beldurturik, gainerako printzeek Inperiotik baztertu zuten 1275ean. 1276an Rodolfo I.a Habsburgokoa enperadoreari men egin behar izan zion, baina berehala ekin zion berriro borrokari, eta bi urte geroago garaitu eta hil zuten Dürnkruten.

Remove ads

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otakar II.a Bohemiakoa Aldatu lotura Wikidatan
Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads