Estiria

From Wikipedia, the free encyclopedia

Estiriamap
Remove ads

Estiria[1] (alemanez: Steiermark; eslovenieraz: Štajerska), Austriako hego-ekialdeko estatua da. 16.391,93 km2 ditu, eta 1.210.971 biztanle zituen 2013ko urtarrilaren 1ean. Estiriako hiriburua Graz da.

Thumb
Gurutzefika sagaratua, Mureck-etik gertu, Estiriako eremu landatarrean. Katolizismoak indar handia izan du Estirian.
Datu azkarrak Estiria Steiermark, Ereserkia ...

Lurpeko aberastasunak handiak dira (lignitoa, grafitoa, magnesita eta burdina). Horri esker altzairugintza eta burdingintza garatu dira lurralde horretan (Donawitz, Judenburg). Nekazaritza garrantzitsua da (langileriaren % 40 ari da jarduera horretan).

Remove ads

Historia

Erromatar Inperioaren barruan, Norika eta Panonia probintzien barnean egon zen Estiria, eta eslaviarrek (esloveniarrek) hartu zuten VI. mendean. Bavariari lotu zitzaion bi mende geroago.

XI-XII. mendeetan, hainbat jaurerritan zatitu zen, baina Steyrko jaunek (hortik lurraldearen izena) jaurerriak bateratzea lortu zuten, eta 1180. urtean sortu zen Estiriako dukerria. Bohemiako erregearen (1278) eta habsburgotarren (1282) mende egon zen, eta emeki-emeki germaniartu zen dukerria.

1619. urteaz geroztik Austriako Inperioaren barnean geratu zen Estiria. Hala eta guztiz ere, Saint-Germaingo Itunaren ondorioz (1919), Estiriako barruti esloveniarrak (Estiria Beherea) Jugoslaviaren esku geratu ziren, eta egun Esloveniako lurrak dira.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads