P. D. James

From Wikipedia, the free encyclopedia

P. D. James
Remove ads

Phyllis Dorothy James (Oxford, 1920ko abuztuaren 3a- ibidem, 2014ko azaroaren 27a) britainiar idazlea izan zen. Polizia-nobelak idazten zituen.

Datu azkarrak Lorden Ganberako kidea, Fellow of the Royal Society of Literature (en) ...
Remove ads

Biografia

Cambridgen ikasi zuen. 1949-1968 bitartean Gizarte Segurantzaren administrazioan lan egin zuen eta gero, 1968-1979 bitartean, Barne-ministerioko funtzionario izan zen. Nahiko berandu hasi zen idazten. 1963an argitaratu zuen bere lehen nobela, Estal iezaiozue aurpegia; hor agertu zen lehen aldiz Adam Dalgleish detektibea, gero polizia-nobelen sail arrakastatsu baten protagonista izango zen pertsonaia: Hiltzaile-sena (1963), Heriotza batere ez naturalak (1967), Urretxindor batentzat hil-jantzia (1971), Auzitegiko mediku baten heriotza (1977), Amarruak eta irrikak (1989). P. D. Jamesen polizia-nobeletan oinarrituta ospe handiko telesail bat egin zen, eta horri esker oso famatua egin zen bere izena. Cordelia Gray, emakume detektibe pribatuaren pertsonaia ere berak sortu zuen Emakume batek egiteko lan batere ez-egokia (1972), eta Burezurra larruazalaren azpian (1982) nobelen protagonista. Gizonen umeak (1992) izan zen bere eleberrietan polizia-eleberri ez zen lehena, haurrik gabeko mundu batean girotutako nobela futurista; ez zuen aurrekoek bezain harrera ona izan. 1994an polizia-nobelara itzuli zen Jatorrizko bekatuarekin. Irakaskuntzan ere aritu zen, arte ederretako fakultatean, egileen elkartean eta British Broadcasting Corporationen (BBC); azken horren zuzendari izan zen, eta horregatik guztiagatik 1991n noblezia-titulua eman zioten.

Remove ads

Lanak

  • Cover Her Face (1962)
  • A Mind to Murder (1963)
  • Unnatural Causes (1967)
  • Shroud for a Nightingale (1971)
  • The Maul and the Pear T[ree (1971)
  • An Unsuitable Job for a Woman (1972)
  • The Black Tower (1975)
  • Death of an Expert Witness (1977)
  • Innocent Blood (1980)
  • The Skull Beneath the Skin (1982)
  • A Taste for Death (1986)
  • Devices and Desires (1989)
  • The Children of Men (1992)
  • Original Sin (1994)
  • A Certain Justice ([1997])
  • Death in Holy Orders (2001)
  • The Murder Room (2003)
  • The Lighthouse (2005)
  • The Private Patient (2008)
  • Death Comes to Pemberley (2011)
Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads