Pale Rider

From Wikipedia, the free encyclopedia

Pale Rider
Remove ads

Pale Rider (euskaraz Zaldizko zurbila) Clint Eastwood estatubatuar zinema zuzendari eta aktorearen 1985eko filma da. Aktore hauek antzeztu zuten bertan: Clint Eastwood bera, Michael Moriarty eta Carrie Snodgress.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

1980ko hamarkadan filmatu zen, hain zuzen ere Western generoaren gainbehera garaian, eta 1985an Silverado filmarekin batera estreinatu zen, biak ere estatubatuar herri kulturan hain sustraitua dagoen filma genero hori suspertu nahiz.

Western generoa —jada agortuta zegoen— eguneratu zuen: ondoren, 1990ko hamarkadaren hasierako Dances with Wolves eta Unforgiven filmekin batera genero horretako film nabarienetako bat bilakatu zen.

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mendebalde Urruneko leku menditsu eta isolatu batean, beren familiei jateko eman eta etorkizun oparoa lortzeko irrikaz, meatzari talde bat bertako lurretan urrea topatu asmoz lanean gogotsu dabil. Baina handik hurbil, Coy LaHood (Richard Dysart) jauntxoak haien bizimodu lasaia asaldatzeko prest dago: eskualde osoko meatzaritza industriaren jabea da, bai eta meatzari taldea hornidura bila joan ohi den herrikoa ere. Horretaz baliatuz, LaHoodek meatzariak leku hartatik aldegitera behartu nahi ditu eta haien lurrez jabetu.

Baina meatzariek LeHooden proposamenei muzin egin dietenez, LaHood mehatxu, eraso eta xantaiez baliatu da.

Halere, LaHood jauntxoak bere asmoak lortu behar dituen unean bertan, kanpotar izengabe bat iritsi eta leku hartako egoera aldatzen hasi da: predikatzailea da (Clint Eastwood) eta egoera goitik behera aldatu nahian, meatzari taldeari kemena eta talde izpiritua ematen saiatu da.

Dena den, LaHood ez da kikildu eta azken aukera bat darabil: Stockburn (John Russell) komisario beldurgarri eta gupidagabea, eta haren sei laguntzaileak, diruaren truk edozer lan zikin burutzeko gai diren soldatapeko hiltzaile profesionalak. Mehatxu horren aurrean, predikatzaileak iraganean laguntza izpirituala emateko asmoz, noizbait alboratu zituen armak berreskuratu ditu, eta arma haiekin Stockburn eta bere gizonei aurre egin die, meatzariei lagundu eta bere iragan iluneko zor zahar bat kitatzeko.

Remove ads

Aktoreak

  • Clint Eastwood: Predikatzailea.
  • Michael Moriarty: Hull Barret.
  • Carrie Snodgress: Sarah Wheeler.
  • Richard Dysart: Coy LaHood.
  • Christopher Penn: Josh LaHood.
  • Sydney Penny: Megan Wheeler.
  • Richard Kiel: Club morroskoa.
  • Doug McGrath: Spider Conway.
  • Chuck LaFont: Eddie Conway.
  • Jeffrey Weissman: Teddy Conway.
  • John Russell: Stockburn komisaria.
  • S.A. Griffin: Folke udaltzaina.
  • Jack Radosta: Grissom udaltzaina.
  • Robert Winley: Kobold udaltzaina.
  • Billy Drago: Mather udaltzaina.
  • Jeffrey Josephson: Sedge udaltzaina.
  • John Dennis Johnston: Tucker udaltzaina.
  • Charles Hallahan: McGill.
  • Marvin J. McIntyre: Jagou.
  • Allen Keller: Tyson.
  • Fran Ryan: Ma Blankenship.
  • Richard Hamilton: Pa Blankenship.
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads