Unforgiven

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Unforgiven (euskaraz Barkamenik ez) 1992 urtean Clint Eastwoodek zuzendutako westerna da. Clint Eastwood, Gene Hackman, Morgan Freeman eta Richard Harris aktoreek antzeztu zuten.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Filmak western generoa biziberritu zuen, Eastwoodek Don Siegel eta Sergio Leone zuzendariei eskaini zien, halako asko zuzendu zituztelako.

Lau Oscar Sari irabazi zituen: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Clint Eastwood), Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Gene Hackman) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Joel Cox). Gainera, Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Clint Eastwood) izendapena ere jaso zuen, nahiz eta azkenean saria Al Pacinok Scent of a Woman ("Emakumearen esentzia") filmeko antzezpenarengatik irabazi.

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1880an, Kansasen, William Munny (Clint Eastwood), adinean sartutako pistolari erretiratua, alarguna eta ume batzuen aita, bere seme-alabak aurrera ateratzeko estuasun ekonomikoak pasatzen ari da. Irtenbide bakarra lan bat egitea du: gaztaroko Ned Logan (Morgan Freeman) adiskidea eta eskarmenturik gabeko Schofield Kid (Jaimz Woolvett) gazte ahoberoarekin batera, Wyoming estatura joan behar du, Little Bill Daggett (Gene Hackman) sheriffaren Big Whiskey herrian emagaldu bati aurpegia ebaki dioten bi gizon hiltzera.

Remove ads

Pertsonaiak

  • Clint Eastwood: William Munny
  • Gene Hackman: "Little" Bill Daggett
  • Morgan Freeman: Ned Logan
  • Richard Harris: Bob "Ingelesa"
  • Jaimz Woolvett: Schofield Kid
  • Frances Fisher: Strawberry Alice
  • Anna Thomson: Delilah Fitzgerald
  • Saul Rubinek: W.W. Beauchamp
  • Rob Campbell: Davey Bunting
  • Anthony James: Skinny Dubois
  • Liisa Repo-Martell: Faith
  • Shane Meier: William Munny Jr.
  • David Mucci: Quick Mike
  • Tara Frederick: Little Sue
  • Beverley Elliott: Silky
  • Josie Smith: Crow Creek Kate
Remove ads

Kanpo estekak


Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads