Panda handi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Panda handia (Ailuropoda melanoleuca) hartzaren familiako ugaztuna da, jatorria Txina erdialdean duena.
Espeziea deskribatu zuen aurreneko zientzialari europarra Armand David ezpeletarra izan zen.
Bi azpiezpezie daude:
- Ailuropoda melanoleuca melanoleuca: Panda gehienak espezie horretakoak dira. Sichuan eskualdeko alderdi menditsuetan bizi dira.
- Ailuropoda melanoleuca qinlingensis: Qinling eta Shaanxi mendietan dago. Sichuaneko hartzetatik bereizten dira, kolore ezberdina dutelako.
- Munduko animalia hoberena da.
Remove ads
Ezaugarriak
Leku bakoitzeko pandek itxura ezberdina dute. Sichuangoa ezagunena da eta ile zuri eta beltza du. Qinling espezieak, ez hain ugaria, ile arrea du. Belarriak, muturra, begien inguruko ileak eta sorbaldan ile ilunenak daude eta aurpegian, sabelean eta bizkarrean, zuriak.
Zangoetan bost atzamar dituzte eta seigarren bat erpuru moduan. Begiak oso txikiak dituzte. Beste hartzen begi niniak biribilak dira, baina pandenak, katuenak bezalakoak.
Remove ads
Elikadura
Nahiz eta haragijaleen ordenakoak izan, gehienbat belarjalea da. Elikaduraren % 99 banbu kanabera dute, baina batzuetan, zomorroak, arrautzak, marraskariak eta orein kumeak halaber. Egunean 40 kg banbu jaten dute: hartarako, 14 ordu behar izaten dituzte eguneko. Gatibutasunean, banbu, azukre kanabera, arroz ahi, azenario, sagar eta batataz elikatzen dira.
Ugalketa eta jaiotza
Heldutasun sexualera iristen dira 5 eta 7 urte bitartean; beraz, hortik aurrera, kumeak izateko gaitasuna dute. Ugalketa garaia udaberrian izaten da. Sasoi horretan bitik bostera arteko hartzak aritzen dira lehian eme bat estaltzeko: bizpahiru aldiz egin dezakete, arrakasta ziurtatzeko, eta aldi bakoitzak 30 segundo eta 5 minutu artean dirau. Haurdunaldia 135 egunekoa da. Behin amaituta, normalean 90 eta 130 gramo bitarteko kume bat edo bi jaiotzen dira. Horregatik, kume bakar bat hartu eta hazten dute, eta beste kumea han utzi eta hiltzen uzten dute. Kumea jaiotzean itsua da eta azala arrosa du. Amak kumeak edoskitzen du 30 minutuz 6 eta 14 aldiz egunean: kumeaz bera soilik arduratzen da, bi urtera heltzen den arte. B beste kume bat izateko denbora tartea bi urtekoa da.
Hamabi urteko bizi itxaropena dute. Bizi luzeena izan zuen panda 36 urtera heldu zen (gizakiaren 144 urteko bizitzaren parekoa).
Ohiturak

Normalean, animalia bakartiak dira, jarduera nagusia eguzkitan egotea dutenak eta beste denbora gehiena, lotan. Beren lurraldea uzki guruinez, gernuaz eta atzaparrekin utzitako aztarnekin markatzen dute. Tropikoetako animalia denez, hibernatzeko ohitura galdu du.
Kontserbazio egoera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
