Punjab

From Wikipedia, the free encyclopedia

Punjab
Remove ads

Punjab[1] (punjaberaz: پنجاب (shahmují); ਪੰਜਾਬ (Gurmují)) Hegoaldeko Asiako eskualde geopolitiko, kultural eta historiko bat da, Indiako azpikontinentearen iparraldean, gaur egungo Pakistanen ekialdean eta Indiako iparraldean. Eremuaren mugak ez daude ondo definituak, eta kontakizun historikoetan oinarritu ohi dira.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Remove ads

Zatiketa

Indiaren partizioa 1947an gertatu arte, Punjabeko probintzia britainiarrak gaur egungo Indiako Punjab (India) estatuaz gain Haryana, Himachal Pradesh, Chandigarh eta Delhi hartzen zituen barnean, gaur egungo Punjab (Pakistan) eta Islamabadeko lurraldeekin batera. Balutxistanekin eta Paxtunistan egiten zuen muga mendebaldean, Kaxmirrekin iparraldean, Gerriko Hndiarekin ekialdean eta Rajastan eta Sindhekin hegoaldean. Historikoki, Punjab izan zen europar kolonizatzaileen sarbide nagusia Indiar azpikontinentera.

Remove ads

Biztanleak

Gaur egun Punjabeko biztanleei punjabiar izena ematen zaie eta euren hizkuntza nagusia punjabera da. Erlijio nagusiak Islama, sikhismoa eta hinduismoa dira. Kristau, jainita, zoroastrista, budista eta ravidassiar gutxiengoak ere badaude. Indus haraneko kulturaren garaitik bizi izan da gizakia bertan, eta ondoren okupatu zuten indo-ariarrek eta indo-eszitiarrek. Persiar, greziar, kuxaniar, gaznavidar, timuridar, mogoliar, paxtun, britaniar eta beste herri batzuk ere bertatik igaro dira. Inbasio gehienen helburua erdialdean dagoen Majha eskualde oparoa zen. Indian zein Pakistanen oraindik bertako nekazal-produkzioa garrantzitsua da[2][3].

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, halaber

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads