Ravi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ravi (hindiz: रावी; punjaberaz: ਰਾਵੀ; urduz: راوی; ɾaːʋi ahoskatua) hegoaldeko Asiako nazioarteko ibaia da, Chenaben ibaiadarra dena. Indiako ipar-mendebaldean eta Pakistango ipar-ekialdean Punjab zeharkatzen duten bost ibai nagusietako bat da. 725 kilometroko luzera du.
Remove ads
Historia
Ravi ibaia, antzinako indiarrek Paruṣṇī [1] edo Iravati (sanskritoz: इरावती, Irāvatī)[2] eta antzinako greziarrek Hydraotes (antzinako grezieraz: 'ϒδραώτης)[3] edo Hyarotis (Ὑαρῶτις)[4] deitua, oso ibai nagusia izan zen.
Rig-veda antzinako testu mitiko epikoan (Indiako literaturako testurik zaharrena, k.a. II. milurtekoaren erdialdekoa gutxi gorabehera) Hamar Erregeen guduaren zati bat Purushni ibaiaren gainean borrokatu zutela kontatzen da, Yāska hizkuntzalariaren arabera (Nirukta, 9.26) Punjabeko Iravati ibaiari (Ravi ibaia) dagokiona. Macdonellek eta Keithek honako hau idazten dute: «[Paruṣṇī] izena segur aski geroago Ravi [Iravati] izena hartu zuen ibaiarena da».[5]
Remove ads
Geografia
Himalaian sortzen da, Himachal Pradesh estatuko Chamba barrutian, ipar-mendebaldeko ibilbidea hartu ondoren. Hegoaldetik mendebaldera egiten du, Dalhousie inguruan, eta gero haitzarte bat mozten du Dhaola Dharren, Punjabeko lautadan sartzeko, Madhopurretik gertu. Orduan, India eta Pakistan arteko mugan zehar doa, Pakistanera sartu aurretik Chenab ibaiarekin lotzeko.[6]
Ibaiaren luzera, guztira, 720 kilometro ingurukoa da. Ravi ibaiko urak Indiari esleitzen zaizkio, Indiak eta Pakistanek sinatutako Indus Ur-itunaren pean. Lahore ibaia ere deitzen diote, hiri handia bere ertzetan dagoenez.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
