Paritza
Trebiñuko kontzejua From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Paritza[1] (ofizialki Pariza) Trebiñuko Konderriko herria da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 17 biztanle ditu.
Remove ads
Historia
Herriaren izena dokumentatuta agertzen da Donemiliagako goldean, (1025), honelaxe: Barizahaza.'[2][3][4]
1025. urtean dokumentatu zen forma zahar horrek bilakaera izan zuen. Gerardo Lopez de Gereñuk honako hauek jaso zituen: Barizahaza, 1025; Pariçioça, 1257; Parizcicua, 1560; Parizuza, 1563; Pariça 1571. (Apariza deitura ere aipatzen du, XVII. mendean dokumentatua).[5] Dokumentu berean, Savastian izeneko beste leku bat aipatzen da, Paritzan dagoen San Sebastian baselizarekin lotu dena. Gaur egun izen hori duen urbanizazio bat dago errekaren beste aldean.
Herriaren izenaren bilakaera nahiko bitxia izan da eta etimologia lana ez da erraza.[6][7] Paritza udalerri independentea izan zen. 1857 baino lehen desagertu zen udalerri bezala, ez herri bezala; urte horretako erroldan dagoeneko kontuan hartzen ez delako.
Remove ads
Demografia eta biztanleria
| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 16 | 17 | 18 | 18 | 16 | 19 | 17 | 17 |
Garraio
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Irudiak
- San Sebastian baseliza, Paritza ondoan.
- Latsarria, harraska.
- Paritzaren ikuspegia zubitik.
- San Martin Toursekoaren eliza, Paritza.
- San Martin Toursekoaren elizako arkuak, Paritza.
- San Martin Toursekoaren elizako erloju zaharra.
- Okindegi zaharra eta zubia.
- Paritzako errota zaharra, geroago okindegia.
- Paritzako etxe bateko armarria.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

