Patxi Ruiz

esku huskako pilotaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Patxi Ruiz Gimenez, pilota arloan Patxi Ruiz izen-deiturez ezaguna (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1980ko otsailaren 27a) esku huskako pilotari profesional ohia da, ijito familia batean jaioa. Atzelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,85 m luze da, eta 84 kg pisatzen zuen profesionala zenean. Estreinako partida 1998ko azaroaren 14an jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Dohain handiko pilotaria zen, baina oso urduria, eta ez zuen harengandik espero zen mailarik eman: txapelketa handi bakarra irabazi zuen, 2003ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia. Izan ere, partida garrantzitsuetan kirioak jota kantxaratzen zen, eta horregatik partida haietako asko galdu zituen.[1]

Informazio gehiago Pilotaria ...

2000ko hamarkadako azken urteetan, bizkarreko mina etorri zitzaion, eta 2010etik aurrera partida guztiak minez jokatu zituen. 2012ko urtarrilean jokatu zuen azken partida profesional gisa. Bi herniatako ebakuntza egin ondoren, berriz ere profesional gisa jokatzeko moduan ez zela jarriko ikusita, esku huskako pilotatik erretiratu zen 2013ko otsailean. Gaur egun Berrobin bizi da.[1]

Remove ads

Palmaresa

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads