Pedro Arrupe

medikua, jesuita, apaiza eta teologoa. From Wikipedia, the free encyclopedia

Pedro Arrupe
Remove ads

Pedro Arrupe Gondra s.j. (Bilbo, Bizkaia, 1907ko azaroaren 14aErroma, 1991ko otsailaren 5a) Erromatar Eliza Katolikoko apaiza eta josulaguna izan zen. Jesusen Lagundiko 28. nagusia izan zen 18 urtez (1965-1983). Peter Hans Kolvenbachek ordezkatu zuen kargu horretan.

Datu azkarrak 28. Jesusen Lagundiko aita jeneral, Bizitza ...

Bilboko Zazpikaleetan (Pelota kalean, Barrenkale barrenaren ondoan) jaio eta Madrilen hasi zen Medikuntza ikasten, baina 1927an bertan behera utzi eta jesuita sartu zen Loiolan. 1936an apaiztu zen Belgikan, Espainiako gobernu errepublikarrak erbesteratuta. 1954an Jesusen Lagundiko Japoniako nagusi izendatu zuten, eta 1965ean nagusi orokor. Hala ere, 1981ean buruko istripu kardiobaskularra jasan zuen, eta 1983an utzi zuen goiko kargua. 1989an El Salvadorren erail zituzten jesuitak (Askapenaren teologiaren aldekoak, tartean Ignacio Ellakuria) irmoki defendatu zituen 1977an mehatxatu zituztenetik.

Haren omenez, Pedro Arrupe zubia izena jarri zioten 2003an Deustuko Unibertsitatearen aurrean egin zuten zubiari.

Remove ads

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads