Pedro Bismarck Chau
apezpiku katoliko nikaraguar-estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Pedro Bismarck Chau (Managua, 1967ko ekainaren 28a) nikaraguar elizgizon katolikoa da, 2025etik aurrera Ameriketako Estatu Batuetako Newarkeko apezpiku laguntzailea dena.
Remove ads
Bizitza

Pedro Bismarck Chau Managuan jaio zen 1967an, Camilo Arturo Chau eta Luisa Amanda Lainezen zazpi seme-alabetatik gazteena. 1984an iritsi zen Ameriketako Estatu Batuetara bere familiarekin. Seton Hall Unibertsitatean ikasi zuen, 2004an psikologian lizentziatuz; ondoren, teologia ikasketak egin zituen Sortzez Garbiaren Teologia Eskola. 2008ko maiatzaren 24an apaiztu zen, Newarkeko artxidiozesian inkardinatuta geratuz.[1] 2021ean aholkularitza profesionaleko masterra egin zuen Seton Hall Unibertsitatean.[2]
2025eko maiatzaren 30ean, Leon XIV.a aita santuak Newarkeko apezpiku laguntzaile izendatu zuen.[1][3][4] 2025eko irailaren 8an apezpiku ordenatu zuten Newarkeko katedralean.[2]
Estatu Batuetako lehen apezpiku nikaraguarra da. Hiru hizkuntza menperatzen ditu: gaztelania, ingelesa eta amerikar keinu hizkuntza.[2]
Remove ads
Ondorengotza apostolikoa
- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Enrico Enríquez artzapezpikua (1743)
- Manuel Quintano Bonifaz artzapezpikua (1749)
- Buenaventura Fernández de Córdoba y Spínola kardinala (1761)
- Giuseppe Maria Doria Pamphilj kardinala (1773)
- Pio VIII.a aita santua (1800)
- Pio IX.a aita santua (1827)
- Gustav Adolf von Hohenlohe-Schillingsfürst kardinala (1857)
- Salvatore Magnasco artzapezpikua (1868)
- Gaetano Alimonda kardinala (1877)
- Agostino Richelmy kardinala (1886)
- Giuseppe Castelli apezpikua (1911)
- Gaudenzio Binaschi apezpikua (1930)
- Albino Mensa artzapezpikua (1960)
- Tarcisio Bertone kardinala (1991)
- Joseph W. Tobin kardinala (2010)
- Pedro Bismarck Chau apezpikua[5]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads