Managua

From Wikipedia, the free encyclopedia

Managuamap
Remove ads

Managua (nahuatl: Manawak), ofizialki Leal Villa de Santiago de Managua, Managuako departamenduaren buru den Nikaraguako Errepublikako udalerria eta hiriburua da. Nikaraguako gobernuaren egoitza eta Estatuaren botereak ere bertan daude. Nikaraguako mendebaldean dago, Xolotlan edo Managua lakuaren hego-mendebaldeko kostaldean, eta herrialdeko hiririk handiena da populazioari eta hedadura geografikoari dagokienez, baita Erdialdeko Amerikako hiririk handienetako bat ere. Hiria kolonaurreko herrixka historiko batean dago finkatuta. 1819an hiribildu bihurtu zuten, 1846an hiri, 1852an Nazioaren Hiriburu izendatu zuten eta 2009an barrutia sortu zuten.

Datu azkarrak ManaguaManaguaLeal Villa de Santiago de Managua Villa de Santiago de Managua, Administrazioa ...

Managuak 1.380.000 biztanle inguruko biztanleria du bere udal-mugen barruan, Managuako metropoli-eremuak (Tipitapa eta Sandino Hiria bezalako hiri jendetsu eta hurbilenak hartzen dituena) bi milioi biztanle ditu, eta, ondorioz, Erdialdeko Amerikako hiririk jendetsuenetako bat da. Managua herrialdeko biztanle-gunerik handiena da, biztanleriaren % 24 biltzen baitu[1].

Managua Nikaraguako hiriburu bihurtzeko ahaleginak 1824an hasi ziren, Erdialdeko Amerikako nazioek Espainiarekiko independentzia formalki lortu ondoren. Managua Leonen eta Granadaren artean kokatzeak leku logiko eta ezin hobea egin zuen Koloniaren garaietatik titulu hori lehiatzen zuten bi hiri horien arteko lehiari behin betiko irtenbidea emateko.

Managuaren itxurak aldaketa erradikalak izan ditu bere historian zehar, hondamendi natural kontaezinen ondorioz, hala nola lubiziak, uholdeak, baina batez ere lurrikarak, hiria behin baino gehiagotan erabat edo partzialki suntsitu dutenak, aurrerapen-hamarkadak atzeratuz azpiegitura gehienak ezabatzean, garrantzitsuenak eta berrienak 1931n eta 1972an gertatu ziren.

Azken horren ondoren, Managua metropoli desordenatu bat bihurtu zen, obra-hondakinen erdigune batekin, eraikin alturik gabe, pobretua, eta inbertsiorako erakargarritasun gutxikoa. 1970eko eta 1980ko hamarkadetako gerra zibileko gertakari suntsitzaileek egoera hori larriagotu zuten. Lau hamarkadaren ondoren, Nikaraguako hiriburua hegaldia altxatzen hasi da, Ameriketako Etorkizuneko Hirien kategoriako Atzerriko Inbertsio Zuzeneko Estrategiaren (IED) hemisferioko hirugarren hiria izan arte (Financial Timesek argitaratua).

Remove ads

Historia

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Managua), Hila ...
Remove ads

Managuar ezagunak

Herri eta hiri senidetuak

Managua ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Managua Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [4]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads