PeerTube

bideoak partekatzeko ostatze zerbitzua eskaintzeko euskarria, federatua, deszentralizatua. Software libreaz eraikia From Wikipedia, the free encyclopedia

PeerTube
Remove ads

PeerTube software librea erabilita, interneten bidez bideo digitalak partekatzeko aukera ematen duen plataforma deszentralizatua, federatua da. Peer-to-peer teknologia erabiltzen du zerbitzari pertsonalen erabilera murrizteko. GNU AGPL lizentziarekin argitaratuta dago.

Datu azkarrak Jatorria, Sorrera-urtea ...

PeerTube zerbitzua eskaintzen duten instantziek[1] beren bideoen argitalpena beste zerbitzu batzuetatik independizatzeko asmoa erakutsi ohi dute; beren zerbitzuetan ez da publizitaterik erakusten, ezta erabiltzaileen datu pribatuen bilketa eta araketa egiten ere.

Chocobozzz goitizena erabiltzen zuen garatzaile batek eman zituen lehen urratsak 2015. urtean eta berak hautatu zuen lizentzia mota[2]. Orain PeerTube plataformaren garapena dirua irabazteko asmorik gabeko Framasoft erakundeak[3] lideratzen du. Asmoa alternatiba eraginkor bat eskaintzea plataforma pribatu eta zentralizatuei, YouTube, Vimeo, Dailymotion eta abarrei.

Remove ads

Deskripzioa

Bideoa - PeerTube deskribatzen duen bideoa (+ azpidazkiak ingelesez).

PeerTube instantzia bakoitzak webguneak arakatu eta ikusteko bideoak eskaintzen ditu eta, berez, besteengandik independentea da itxura, funtzioei eta arauei dagokienez. Instantzia gehienek izena emateko, erregistroa egiteko, eskatzen dute.

Zenbait kasuk eratu dezakete federazioa arau arruntekin (adibidez, antzeko edukia ahalbidetzea eta erregistratzea eskatzen dutenak), non bideoak partekatzen dituzten, nahiz eta bideo hau argitaratu duen instantziak soilik gordetzen duen. Federazioak elkarrengandik independenteak dira.

Bideoak banan-banan banatzen dira. Plataformara konektatuta dauden erabiltzaileek bideo zatiak beste erabiltzaile batzuengana bidaltzen dituzten emisioak dira.

Remove ads

Instantziak

Software Libre federatuarekin lekuan lekuko instantziak sortu egin behar dira. Euskal Herrian dagoeneko sortzen ari dira, esate baterako:

Hezkuntzari lotutako instantzia bat: TubEdu.org, hezkuntzako edukietara bakarrik zuzenduta dagoena. Bertan, klaseen grabaketak, tutorialak, dokumentalak eta antzeko bideoak igo daitezke.[5]

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads