Pekari
Artiodaktiloen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Atzeko hanketan hiru behatz dituzte, eta usain-guruin bat dute bizkarrean. Bere barnean pekaria hartzen duen Tayassuidae familia osatzen dute. From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Pekari Tayassuidae familiako ugaztunen izen arrunta da.[1] Artiodaktiloen Suina subordenaren kideak dira, txerriekin (Suidae) eta agian hipopotamoekin (Hippopotamidae) batera.[2]
Itxuraz basurdearen antzekoak dira, baina ebakortz- eta aurreko hagin-pare bana gutxiago dituzte, eta goiko letaginak ere ez dituzte hark bezala gora okertuak. Ugatz-pare bakarra dute. Orojaleak dira.
Mexikon, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan bizi dira. Pekaria da familia horretako animaliarik ezagunena.
Remove ads
Sailkapena
Mammal Species of the World]] bildumaren arabera, Tayassuidae familiak hiru genero monofiletiko ditu. 2000. urtean proposaturiko Pecari maximus laugarren espeziea zalantzazkoa da.
Hona hemen egungo generoak:
Eta ezagutzen ditugun genero iraungiak:
- Platygonus
- Skinnerhyus
- Sylvochoerus[3]
- Waldochoerus
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
