Perigeo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Perigeo
Remove ads

Perigeoa (grezieraz peri, "hurbil" + geo, "Lurra") objektu batek Lurraren inguruko bere orbita eliptikoan Lurretik hurbilen dagoen puntua da. Urrunen dagoen puntuari, ordea, apogeoa esaten zaio. Gehienetan Ilargia eta satelite artifizialen kasuan erabiltzen da.

Thumb
Lurraren inguruko objektu batek egindako ibilbidearen irudikapena:
1 - Apogeoa
2 - Perigeoa
3 - Lurra

Eguzkiaren inguruan dabilen planeta baten kasuan, afelio eta perihelio termino baliokideak erabiltzen dira.

Remove ads

Ikus, gainera

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads