Perpinyà

Frantzia estatuko Ekialdeko Pirinioetako udalerria; Roselló eskualdeko hiriburua, ipar Katalunia. From Wikipedia, the free encyclopedia

Perpinyà
Remove ads

Perpinyà[1] (frantsesez eta ofizialki Perpignan) Ekialdeko Pirinioak (66) departamenduko eta Ipar Kataluniako hiriburua da, Tet ibaiaren ertzean kokatua. Bederatzi kantonamendutako burua da. Apezpiku egoitza, unibertsitatea eta aireportua ditu.

Datu azkarrak PerpinyàPerpinyà Perpignan, Administrazioa ...
Remove ads

Historia

Thumb
Mallorcako Erregeen jauregia
Thumb
Kale izenaren seinale elebiduna, frantsesez eta katalanez.
Thumb
Perpinyàko sarrerako idazkuna.

X. mendean sortu zen hiria. 1172an Aragoiko Erresumaren eskuetara igaro zen Perpinyà, Rosellóko konderriarekin batera. 1276tik 1344ra Mallorcako Erresumako hiriburu izan zen. 1659an Frantziaren agindupera igaro zen, Pirinioetako Hitzarmena sinatu zenean.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Perpinyà (1981–2010)), Hila ...
Remove ads

Ekonomia

Merkataritza (ardoa, fruituak, barazkiak) eta industria (metalgintza, pepergintza, janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Turismoak ere garrantzi handia du.

Ondasun nabarmenak

Saint-Jean katedral gotikoa (XIV.-XV. mendeetan egina); Castellet gotorlekua (XIV. mendea); Mallorcako erregeen jauregia, museoa; Perpinyàko geltokia (dekorazioaren zati bat Salvador Dalík egina da).

Kirola

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads