Lleida

Kataluniako hiria From Wikipedia, the free encyclopedia

Lleidamap
Remove ads

Lleida[1] Kataluniako mendebaldeko hiria da, Segrià eskualdeko eta Lleidako probintziako hiriburua dena. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan, 135.919 biztanle zituen hiriak, eta 200.000 bat biztanle metropoli eremuak. Katalunia osoko zazpigarren udalerririk populatuena da.

Datu azkarrak Administrazioa, Alkatea ...

Lleida Segre ibaiaren ertzean dago, eskualde lau emankorraren (Pla de Lleida edo Segrià) erdian, muino baten oinetan (Seu Vella). Unibertsitatea eta apezpikutegia ditu.

Remove ads

Banaketa administratiboa

Barrutiak

  • Centre històric
  • Rambla de Ferran - Estació
  • Universitat
  • Príncep de Viana - Clot
  • Instituts - Templers
  • Xalets - Humbert Torres
  • Camp d'Esports
  • Joc de la Bola
  • La Mariola
  • Balàfia
  • Secà de Sant Pere
  • Pardinyes
  • Cappont
  • La Bordeta
  • Els Magraners
  • Polígon - Vilanoveta
  • Ciutat Jardí

Historia

K.a. III. mendean Iltirda izenaz ageri zen: ilergeteen hiriburu zen. K.a. 218. urtean suntsitu zuten hiria erromatarrek eta Lleidatik hurbil gudu latza gertatu zen Zesarren eta Ponpeioren artean (K.a. 49). IV. mendean zehar mertzenarioen erasoek hiriaren gainbehera ekarri zuten, eta sueboek 449. urtean guztiz birrindu zuten.

Musulmanen inbasioa gerrarik gabe gertatu zen. Bartzelonako konde Ramon Berenguer IV.ak konkistatu zuen 1149. urtean, eta ordutik XIV. mende arte ezagutu zuen hiriak oparotasun handiena, zuraren eta nekazaritzako produktuen merkataritzari esker. Ondorengo mendeetako izurriteek, goseteek (1333, 1348-1351, 1391, 1589, 1599-1600, 1834, 1854, 1865, 1885), eta gerrek (Joan II.a Aragoikoaren aurkakoa, 1464; Kataluniako Gerra, 1644, 1646 eta 1647; Kataluniako Gerra Zibila) hiriaren gainbehera ekarri zuten.

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Lleidako aireportua), Hila ...
Remove ads

Ekonomia

Lleida da Kataluniako mendebaldeko eta, neurri handi batean, Aragoiko ekialdeko merkataritzagune nagusia. Oso garrantzitsua da bertako nekazaritzako produktuen azoka. Industria biziki hazi ez bada ere, azken urteotan gora egin du (janari industria, metalurgia, kimika, ehungintza, eraikuntzarako gaiak).

Demografia

Thumb
Katedraleko klaustroa

Alkatetza

Thumb
La Paeria jauregia, Lleidako udaletxea.

Ondasun nabarmenak

Arteari dagokionez aipagarri dira, besteak beste, XIII. mendearen hasierako katedral bizantziar-gotikoa (XIV. mendeko klaustroa, XV. mendeko kanpandorrea, ate erromaniko eta gotikoak), katedral berria (1761-1781), XIV. mendeko Laurendi santuaren eliza, La Paeria jauregi erromaniko berantiarra (XIII. mendeko fatxada), XV. mendeko Santa Maria erietxea, eta La Alcazaba gaztelua (XII. mendea).

Garraiobideak

Ondo lotuta dago errepide, autobide (A-2) eta AVE (Madril-Zaragoza-Bartzelona bidean) bidez. Hiriburuaren ondoko herri batean, Alguairen, Lleidatik 15 kilometrora kokatutako udalerrian, alhan da aireportu bat, 2008ko udatik.

Kultura

Kirolak

Lleida hiriak dituen kirol elkarteen artean, aipatzekoak dira hauek:

Hedabideak

Argazkiak

Lleidatar ezagunak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads