Philippe Garrel
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Philippe Garrel (gaʁɛl ahoskatua; Boulogne-Billancourt, 1948ko apirilaren 6a) frantziar zinema zuzendari, argazki-zuzendari, gidoilari, editore eta ekoizlea da, Nouvelle Vague mugimenduaren kidea dena.[1] Bere filmek sariak irabazi dituzte Cannesen eta Venezian.
Remove ads
Biografia
Maurice Garrel aktorearen semea, Thierry Garrel bere anaia ekoizlea da lanbidez. Gaztetan, zinemarekiko zaletasun handia zuen eta laster hasi zuen bere ibilbidea, Jean-Luc Godard eta François Truffauten lanen eraginpean. 1964an, 16 urte besterik ez zituela, Les Enfants désaccordés bere lehendabiziko film laburra idatzi eta zuzendu zuen.
1982an, Jean Vigo Saria irabazi zuen L'Enfant secret filmari esker. 1984an Cannesko Perspectives du Cinéma Saria irabazi zuen Liberté, la nuit filmean egindako lanagatik. Hamar urtez, kritikarien txaloak jaso zituen Venezian. 1991n, J'entends plus la guitare filmean egindako lanari esker, zilarrezko lehoia irabazi zuen. 199an Le vent de la nuit urrezko lehoia irabazteko izendatu zuten. Bi urte geroago, Sauvage Innocence filmak FIPRESCI Saria irabazteaz gain, berriro urrezko lehoiarentzat izendatua izan zen. 2005ean berriro zilarrezko lehoia irabazi zuen, Les Amants Réguliers[2] filmari esker.
1969an Nico alemaniar abeslari eta aktorea ezagutu zuen. Honek "The Falconer" abestia interpretatu zuen Le Lit de la Vierge bere filmerako. Elkarrekin bizi ziren eta 1972an Nicok La Cicatrice intérieure bere filmean parte hartu zuen. Beste hainbat filmetan parte hartu eta gero, 1979an bion arteko harremana bukatu zen.
Brigitte Sy aktorearekin batera, Louis Garrel eta Esther Garrel seme-alabak dituzte, biak aktoreak direlarik. Gero, Caroline Deruas aktore eta idazlea ezkondu zuen.[3]
Remove ads
Filmografia
Remove ads
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
